Linum narbonense

inaxio·k

2025/05/24 - 21:17

Linum narbonense Ekoiengo Gaina mendian
Linum narbonense Ekoiengo Gaina mendian ©inaxio (20250524)
10 klik

Petalo horiak

 

Petalo urdinak, arrosak edo zurixkak

 

Hostoek oinaldean 2 guruin dituzte; petaloak 2 cm-tik gorakoak dira eta azkazaletatik bat eginda daude; zurtoin angelutsuak (75)

Hostoek ez dute guruinik oinaldean; petaloak 2 cm-tik beherakoak dira eta erabat aske daude; zurtoinek ez dute angelu zorrotzik (76,77)

 

Beheko hostoak aurkakoak dira; sepaloak eta kapsula ia luzera berekoak dira; petaloak 8 mm-tik gorakoak dira, sepaloak baino 3-4 aldiz luzeagoak; belar bizikorra (76)

Hosto guztiak txandakatuak dira; sepaloak kapsula baino askoz luzeagoak dira; petaloak 8(10) mm-tik beherakoak dira, sepaloak baino 2 aldiz luzeagoak edo; urteroko belarra (77,78)

 

Hosto latz samarrak; lantza-itxurako sepaloak, akumen luzearekin, 4-6 mm luze; 6-8(10) mm-ko petaloak; landare zurruna; gehienetan, lore-elkarte trinkoa (77)

Hosto leunak; sepalo obatu/lantzeolatuak, akumen laburragoarekin, 2-4 mm luze; 3-6 mm-ko petaloak; landare biguna; gehienetan, lore-elkarte laxoa (78)

Hostoak aurkakoak dira (brakteak ez); petalo zuriak, 7 mm baino laburragoak; urteroko landarea (79)

Hosto txandakatuak; petalo urdin, arrosa edo zuriak, 7 mm baino luzeagoak (80,81)

 

Petalo zuriak, azkazal morearekin; lerro-itxurako hostoak, nerbio bakarrarekin, gehienetan latz samarrak, ildokatuak, estu-estu teilakaturik zurtoinen behealdeetan; 5 mm-tik beherako kapsulak (80)

Petalo urdinak edo arrosak (zimeldu ahala urdinera egiten dute); hosto lineal/lantzeolatuak edo eliptiko/luzangak, 1-5 nerbiorekin, lauak; (4)5 mm-tik gorako kapsulak (81,82,83)

 

Zurtoinek ile zutituak dituzte; hostoek 3-5 nerbio dituzte; beheko hostoek gehienetan 1 mm-tik gorako ileak dituzte, goikoek ertzetan guruin-zilioak dituzte; sepaloek guruin-zilioak dituzte; petalo arrosak (zimeldu ahala urdinera egiten dute) (81)

 

Zurtoin ilegabeak; hostoek 1-3 nerbio dituzte eta ez dute ilerik; kanpoko sepaloek, behintzat, ez dute ziliorik edo guruin gabeko zilioak dituzte; petalo urdinak (82,83)

 

Brakteek ertz orbelkara zabala dute; 20-40 mm-ko petaloak; 8-14 mmko sepaloak, ertz orbelkara zabalarekin (82)

Braktea berdeak, ertz orbelkararik gabe; 8-20 mm-ko petaloak; 4-9 mmko sepaloak, ertz orbelkara edo berdearekin (83,84)

 
Generoa:Linum
Forma biologikoa:Kamefitoa
Lorearen kolorea:Urdina
Tamaina gutxienez:20 cm
Tamaina gehienez:50 cm
Garaiera gutxienez:330 m
Garaiera gehienez:1100 m
Ingurunea: Larre lehorrak eta sastrakadi heliofiloak.
Ugaritasuna: Arroak, Ebro Harana eta isurialde mediterraneoko mendiak: U; haran atlantikoak: BB
Kokapena:

Komentariorik ez..