Matamachos/ Poitokolarra .. Dozola ibilbidea

BatenBat·k

2004/05/03 - 00:00

1023 klik
Abiapuntua: Matamachos/ Poitokolarra
Zailtasuna: Zailtasun gutxikoa
Iraupena: 4 ordu
Lurraldea:Nafarroa

Matamatxos mendatetik hegoaldera abiatuta, bide nahiko polita abiatzen da. Marka zuri-gorriak dira eta zenbaitetan harri pilatxoak ere aurkituko ditugu, tontorreraino bertaraino eramanen gaituenak. Tontorra oso ikusgarria da, harrizkoa eta garbia. Bertatik inguruko mendi bakartiak, baita Pirinio lerdenak ere ikusiko ditugu. Gardetik ere igo izan naiz, baina pista luze-luzea da, eta ez du Matamatxoseko bidearen xarma. Matamatxos Fago herrira jaitsita, baseliza eder bat topatuko dugu, Puyeta izenekoa. Bisitatzea merezi du.

Bidean ikusi beharrekoak:Dozola

Komentariorik ez..