Miravalles, Oihana mendia

zuriain·k

2008/04/16 - 14:57

Goialdearen ikuspegia
Goialdearen ikuspegia ©zuriain (2008-04-16)
2250 klik
Altuera:599 m
Lurraldea:Nafarroa

Ultzama eta Arga ibaiek besarkatuta, mendixka bat gailentzen da Iruñerriko mugetan, Arre, Uharte eta Atarrabiaren artean. Inguruak nahiko “hiritarrak” dira, beraz, baina mendi apal honek paseo atseginak egiteko aukera ematen du. Alde batetik, badago PR bat (Oihanbide izenekoa), mendi honen itzuli osoa egiten duena. Bestalde, bide atsegin batean gora, gailurrera igotzeko aukera ere badago eta bertan Uharteko gazteluaren aztarnak ikusiko ditugu. Beheraxeago, ipar-ekialderago, gurutze handi bat dago eta txartelontzi bat ere bai. Iruñerriko ikuspegi ezohiko bat ematen du mendi honek, hortik seguruenik erdarazko bere izena. Txangoak hasteko tokirik hoberena Arreko Trinitatearen baseliza da, zubi eder batean barrena.

Komentariorik ez..

Near targets

Trinidad de Arre zubia (558 m.ra) · Trinidad eraikina (594 m.ra) · Batan errota (603 m.ra) · San Juan eta San Esteban eliza (732 m.ra) · Uharte (774 m.ra) · San Andres eliza (902 m.ra) · San Andres errota (988 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints