Alaitzko gailurrak Peñarteako arroiletik abiaturik ibilbidea

zuriain·k

2009/12/02 - 15:35

2235 klik
Abiapuntua: Orraungo harrobia, Peñarteako arroila
Zailtasuna: Zailtasun gutxikoa
Ibilbide mota: Joan-etorria bide beretik
Lurraldea:Nafarroa

Alaitzeko mendilerro nagusiko gailurrak igotzeko ibilbide luze eta atsegina, Muru-Artederretaren ondoko errepideko 71. kman hasten den pista hartu eta eskalada eskolako aparkalekuan hasiko dugu ibilbidea, Peñarteako arroilean gora. Bidea harri pilez dago markaturik, baina arretaz ibili behar da batzuetan bidea ez galtzeko, batez ere larreak zeharkatu eta berriz ere basora sartu behar den tokietan. Azken gailurra, Bagadigorri, egiteko kontuz ibili behar da, eta markaturiko bideari jarraitu, basoa berez nahiko itxia baita.

Arrastoa:
EranskinaTamaina
Alaitz.gpx49.86 KB

Komentariorik ez..

1·tik 1·ra, 1 guztira