Larrazpileta mendia

zuriain·k

2014/12/08 - 19:12

Bagadigorri Larrazpiletako ipar gailurretik
Bagadigorri Larrazpiletako ipar gailurretik ©zuriain (20141207)
1297 klik
Altuera:1.052 m
Beste izenak: Alto de las cruces
Mendialdea:Alaitz
Abiapuntuak: Gerendian
Lurraldea:Nafarroa

Orrontz-Bagadigorri eta Alastrain mendiek osatzen duten murruaren atzean, Alaitz mendilerroa erliebe nahasiko gain eta sakanen geografia batekin zabaltzen da hego-ekialderantz. Baso itxiek -haien artean, hegoalderen dagoen Nafarroako pagadia- hartzen dituzte zimur guztiak, eta kontuz ibili beharko dugu bideak ez galtzeko, esperientzia desatsegina izanen baitugu.
Haizerrotek oraindik hartu ez duten gailurra dugu Larrazpileta, Alaizko bihotzean. Haren gailur bikoitzak bakarrik edo Bagadigorriarekin batera igo genitzake, eta bidenabar Alaizko bazter ezkutuak apur bat ezagutu.

Komentariorik ez..

Near targets

Bat ere ez.

Beste mapatan ikusi

Waypoints