Kalbeira Ezkaurre aldetik datorren mendi sail bat eta Erronkari aldera luzatzen den beste baten erpinean dago, Nafarroa eta Aragoi arteko mugan. Anso (850 m) eta Garde (740 m) dira gertuen dituen herriak eta badira bietatik abiatzen diren igoera bideak. Isurialde gehienak basoak estaltzen ditu, pinudiak batik bat, baina gailurra bera eta hori lotutako bizkarren gailurrak soil ageri dira, larre eremu bat osatuz; horri zor dio seguraski Kalbeira izena. Bada Ezkaurre aldera luzatzen den bizkar luzean beste gain pare bat aipatzekoak, garaiagoak: Idoia lehendabizi eta Kañadaxiloa gero. Kalbeira hurbileko Idoia garaiagoarekin batera igotzen ohi denez, ibilbideak antzekoak dira. Ibilbide bat Matamatxoseko mendatetik abiatzen da, baina badago aukera beheragotik hasteko, Gardalar ibaiaren ertzetik, 7.5 kman hasten den bidean abididez, edo Zuberoako Ama Birjinaren baseliza ederretik. Urralegiko sakan bakartiaren aukera ere kontuan hartzeko modukoa da.
Oso gertu (< 1.000 m)
Bat ere ez.
Ibilbideak
Ibilbidea | Abiapuntua | Gorabehera | Nork |
---|---|---|---|
Kalbeira Ansotik | inaxio | ||
Garde .. Kalbeira | Garde | BatenBat |
Komentariorik ez..
Mapako edukiak aukeratu
Edukia erantsi
Zer erantsi nahi duzu?
Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.
Near targets
Bat ere ez.
Waypoints
/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig