- Belateko mendatea
- Leurtzako urtegiak
Sona handiagoa luke Labeagak Txaruta-Garmendi bikotea hain hurbil izanen ez balu. Izan ere, mendi ederra dugu Labeaga, zorrotza, baso ederrez inguratua, baina gailur ireki samarrekoa. Sanmigelargain mendiak eta Bagaundiko lepoak uztartzen dute mendi hau Mortua edo Belateko mendien soka nagusiarekin. Hegoaldeko lepoan, inguru ezin ederrago batean, Labeagako borda auki dezakegu.
Mikel Belaskoren hiztegiak azaltzen "Labe" etimologia ez ezik, "Ola-bi-aga" (Bi etxolen tokia) ere litekeena dela, dokumentazioari kasu eginez.
Ohiko ibilbideak Belate mendatean edo Leurtzako urtegien inguruan hasten dira. Bi alde hauetatik txango ezin ederragoez gozatuko dugu, larre gozoen eta pagadi ozpeletan barrena.
Komentariorik ez..
Near targets
Pagoaundi mendia (611 m.ra) · BIDAKORRIKO LEPOA harrespila (890 m.ra) ·