Mendibila mendia

zuriain·k

2010/11/07 - 19:36

Mendibila
Mendibila ©zuriain (20101105)
2329 klik
Altuera:947 m
Beste izenak: Mendibiri
Abiapuntuak:
  • Goizueta
  • Gorostingo lepoa
Lurraldea:Nafarroa

Goizueta ekialdean eta oro har Mendaur iparraldean hedatzen den mendialde zabalean hainbat mendikate txikiago aurki ditzakegu. Soka gehienak Loizate mendian dute giltzarri eta abiapuntu, eta iparralderantz luzatzen dira, garaiera apurka-apurka galduz, eta bidean hainbat gain interesgarri utziz.
Gorostingo lepoak mendi soka horietako bi bereizten ditu: bata Arriurdinetan hasi eta iparraldean, Biribiletako Kaskoan, amaitzen dena. Bestea aipatu lepotik hegoaldera doa, eta punturik gorena Mendibila kasko erraldoian du. Beste hainbat gain aipagarri izanen ditugu soka honetan: Amamonamotzeko Kaskoa (944m), Arramaleta (844m), eta Deskarga (738m), pinuz landatua. Gainak eta haien arteko lepoak monumentu megalitikoz josita daude, txangoa are interesgarriago bihurtuz.
Mikek Belaskok bere hiztegian jasotzen ditu hauetako bi mendiren etimologiak: Mendibila (mendi + biribila) eta Deskarga, oro har gurdiak deskargatzeko erabiltzen ziren tokiei jartzen ohi zaien izena.

Komentariorik ez..

Near targets

Beste mapatan ikusi

Waypoints