Zuriza aldetik begiratuta, Alanoek zerra baten hortzak dirudite. Hortz hauetako azkena, Zurizatik urrunen dagoena, eta denetan garaiena da Rincón de Alano. Alanoetako beste tontor guztiek bezela iparraldera, hau da Petrafitxa bailara aldera, eta baita ekialdera, hau da Selva de Oza aldera, amildegi ikusgarriak ditu. Hegoaldera aldapatsua izan arren leunagoa da. Distantzia txikira, hegoaldean eta Alanoen lerro zuzenetik bereizita zertxobait garaiagoa den Peñaforca dago. Mendi batera igotzen den edozein bidek bestera igotzeko aukera ematen du. Selva de Oza eta Zuriza artean kokatuta dago. Batetik bestera doan bideetako bat Rincón de Alanoren iparraldean dagoen Estriviella lepotik igarotzen da.
Oso gertu (< 1.000 m)
Estriviellas mendia (587 m.) · Peñaforca mendia (836 m.) ·
Ibilbideak
Komentariorik ez..
Mapako edukiak aukeratu
Edukia erantsi
Zer erantsi nahi duzu?
Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.
/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig