Izarraitz aldeko beste tontorretako bat da Sesiarte, hura bezala karaitzez egina, baina hura baino apalagoa. Karaitzak eratutako ingurune horretan aipagarria da tontorraren hegoaldean luzatzen den goi-ibar txikia, Sagarreta izenekoa, eta Agido, IMan zutitzen den beste karaitz mutur bat, metro batzuk beherago, eta bien artean sakondutako bailara karstikoa.
Sesiarteko gaina karaitz hautsia da eta ez da erraza bertan ibiltzea, baina igoerak ez du horrez gain zailtasun handirik Zelaitxiki aldetik abiatuz gero. Agido gertu gelditzen da eta tentagarria da, baina zailagoa da hara heltzea, karaitz hautsiak eta sastraka ugarik inguratzen baitute tontorra. Igotzekotan, hegoaldeko bizkarra da egokiena.
Itziar aldetik Zelaitxiki aldera datorren errepideak asko errazten du hurbilketa, baina askoz igoera interesgarriagoa egin daiteke Zestoatik bertatik abiatuta.
Oso gertu (< 1.000 m)
Aitolamendi tumulua (822 m.) ·
Ibilbideak
Komentariorik ez..
Mapako edukiak aukeratu
Edukia erantsi
Zer erantsi nahi duzu?
Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.
/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig