Megalito mota:Zutarria
Megalito eremua:ARALAR
Aurkitzailea(k):
Noiz aurkitua:
1981-10-02
Elementu kopurua:
1
Deskribapena:
Monolitoa lurrean etzanda. Hiruki forma eta ebakidura edo sekzio errektangularra duen kareharrizko harkoskoa dugu. Luzera 2,35 m.takoa da, bere zabalera 1,50 m. eta 0,40 m. tartean dabilerarik, eta lodiera 0,40 m.takoa. Bere ardatz nagusiaren norabidea 163ºtakoa da. Inguruko kareharri ikaztsuzkoa.
Iraupen egoera:Nahiko egoera onean
Egiazkotasuna:Egiazkoa ematen du
Lurraldea:Gipuzkoa
Garaiera:930 m.
Kokapenaren zehaztasuna:
Kokapen zehatza (~25m)
Seinaleztatua:
Seinaleztatuta dago
Antzemangarria:
Oso nabarmena
Bibliografia:
Munibe 1983, nº 37, pp. 371-372
Beste izenak:
ATAURU, GOROSKINTXU
Fitxa:
Ficha ATAURUGAÑE
Honek egina::Hilharriak
Komentarioak
Near targets
AUSOKOI (Ataburu) trikuharria (182 m.ra) · ARROI harrespila (190 m.ra) · ? Errekonta trikuharria (501 m.ra) · Elutseta harrespila (803 m.ra) · Ausa Gaztelu mendia (858 m.ra) · ARANZADI trikuharria (924 m.ra) · AUSOKOI II trikuharria (980 m.ra) ·
Beste mapatan ikusi
Jesus Elosegiren argazkia 1951. urtekoa da
Jesus Elosegiren argazkia 1951. urtekoa da, eta fitxan agertzen den aurkikuntza eguna, berriz, 1981.ekoa. Argazkiaren fitxan (http://www.guregipuzkoa.net/photo/1017042) ez da izen bera aipatzen, ez eta kokapena, baina nik uste argazkian ikusten dena harri bera dela.
Seguru dela hau.
Seguru dela hau. Argazkietan berdin-berdinak dira.
Jentilarri hau da:
http://www.euskal-herria.org/node/10023?leihorik=1
Jentilarriak=Zutarriak
Zonalde horretan ohitura den bezala, Jesus Elosegik ere "Jentilarriak" deitzen die zutarriei.
Ziur aski Jesus Elosegik ikusi zuen aurretik baina ez zuen katalogotu. Geroxeago etorriko ziren Del Barrio eta Ugalde eta "ofizialki" katalogatuko zuten.
Jentillarri
Bai, horrela dirudi, Jentillarri izena generikoki zutarria izendatzeko erabili izana, eta ez izen nagusi bezala, aipaturiko "Jentillarri" izeneko zutarria.
Hiztegi (zahar) batean bilatu-aurkitu ditudan adiera batzuk:
GENTILICO, Minumento gentílico= jentil-arri, mairu-arri
DOLMEN= arripil, trego-arri, jentill-arri.
MENHIR= jentil-arri, errolan-arri, zut-arri
TÚMULO 1. sepulcro = illobi, illari, arri-llobi, iboune, lurpe, eortz-leku, eorz-toki
Jentillarri
Bitxikeria bezala, bestalde oso nabarmenda da zutarri honen harriak eta
'Jentillarri' trikuharriaren gaineko harriak duten antz handia
http://www.euskal-herria.org/node/10054?leihorik=1