Soiltxiki mendia

inaxio·k

2024/06/09 - 09:28

Soiltxiki tontorra mendebaldetik
Soiltxiki tontorra mendebaldetik ©inaxio (20070608)
27 klik
Altuera:1.019 m
Mota:Mendia
Mendialdea:Aralar
Abiapuntuak:
  • Madotz
  • Santutegiko errepidea
Lurraldea:Nafarroa

Aldameneko Sollaundiren antza handia du Soiltxikik: basoaren gainean nabarmentzen den gandor harritsu estu batek osatzen du mendia, eta mendi txikia izanagatik bide bihurriak jarraitu behar dira tontorrera heltzeko, ez baitu mendizaleen arreta handirik jasotzen. Ingurune ederrean dago ordea eta inguru hura ezagutzeko aukera polita eskaintzen du, Sollaundirekin batera igota. Mapan ikusita erraza da pentsatzea bi tontorren arteko bidea gandorra jarraituz egitea izango dela egokiena, baina gandorra tarte batzuetan malkartsua da eta sasiz trabatuta dago, eta bide errazagoak bilatu beharra dago. Gora-behera txikia da halere. Gailurrean harripila xume bat baino ez.

Mendialdea*: Aralar

Komentariorik ez..

Near targets

ATALDE trikuharria (216 m.ra) · SOLLOAUNDI tumulua (511 m.ra) · Akier mendia (583 m.ra) · Agiriko eliza eliza (646 m.ra) · Agiri iturria (655 m.ra) · Irumugarrieta eraztun-tumulua (756 m.ra) · ATA 7 tumulua (769 m.ra) · AGIRI trikuharria (774 m.ra) · ERROLDAN HARRIA zutarria (791 m.ra) · ARMENDIA trikuharria (864 m.ra) · Eguerdimuño mendia (949 m.ra) · ATA 6 tumulua (967 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints