Artxueta Uharte Arakiletik, trikuharriak ikusiz ibilbidea

inaxio·k

2024/11/17 - 18:44

23 klik
Abiapuntua: Uharte Arakil
Zailtasuna: Zailtasun gutxikoa
Igoera metatua:1050 m
Eskema: Uharte Arakil - San Migel igoera - Amorleku - Zubeinta - Luperta - Tintagorrieta - Saldisgain - Elurmenta - Debata - Ezezeta - Artxueta - San Migel - Otsopasaje - Uharte Arakil
Luzera:17.37 km
Iraupena: 6 ordu 30 minutu
Ibilbide mota: Itzulia, jaitsiera beste bide batetik
Lurraldea:Uharte Arakil
Noiz egina: 2024-11-17

Ibilbidearen helburua Aralarko trikuharri ikusgarrienetako batzuk bisitatzea da, itzuli eder bat osatuz bidezidor ugaritan barrena. Tarte askotan ez dago seinalerik eta erraza da bidezidorraren arrastoa galtzea, baina GPSaren arrastoari erreparatuz gero laister aurkituko duzue aurreraxeago. San Migelen guruzea dagoen bidegurutzetik GR-20aren arrastora heldu arte, Luperta eta gero, esaterako, bidezidorra nahiko arina da, sasiak inguratzen du han-hemenka eta erraza da deskuidatzea. Beste tarte batzuetan ez dago bide arrasto nabarmenik, baina ibiltzeko leku garbiak dira.

Debata gainetik errepidera jaitsi eta Artxueta aldeko igoerari ekitean alanbre hesia gainditu behar da, eta ez dago harpausorik (edo ez dut ikusi). Hesia gaindituz gero erdi galdutako bidezidor bati jarraitu behar zaio, Azpillako bidearekin topo egin arte. Hura jarraitu hainbat metrotan ekialdera eta txokon bat gainditu orduko aldapan gora egin beharko dugu beste bidezidor bat bilatzeko, Artxuetako mendebaldeko gandorrera gerturatuko gaituena.

Olaberta ez da urruti gelditzen, eta trikuharri ikusgarrienetako bat da, baina ibilbideak GR-20aren arrastoa jarraitzen du Saldisgainen haututa eginez, hura alde batera utzita. Joan-etorria egin nahi izanez gero, arazo handirik ez da, ingurune garbia da.

Arrastoa:
EranskinaTamaina
uharte-artxueta-trikuharriak.gpx175.27 KB
Oharrak: Uharte Arakil aldeko igoerako arrastoa ondo jasota gelditu da igoeran, baina ez jaitsieran. Arraroa iruditu zait, GPSa leku berean neramalako, baina nabarmena da aldea, gehienean bide bera izanik, jaitsierako azken tartea izan ezik (gorago ateratzen da porlanezko pistara, arrobi zahar baten ondotik pasata).

Komentariorik ez..