Villanueva de Valdegobia .. Raso ibilbidea

BatenBat·k

2004/02/02 - 00:00

1060 klik
Abiapuntua: Villanueva de Valdegobia
Zailtasuna: Zailtasun gutxikoa
Iraupena: 2 ordu 30 minutu
Lurraldea:Araba

Segur aski Miomatik zein Astulezetik laburragoa da. Guk Villanuevatik igo genuen eta horrela San Martin de Valparaiso toki zoragarria ikusi genuen.

Villanueva herritik gurutzatu errepidea eta iturri ondoko kalean gora egin. Segi trokatik, ibai ondotik, kartelak topatuko dituzue. 20´-ra San Martin Valparaiso dago (hilobiak ezker aldeko horman). segi ibaian gora, gero ia altura gehiena hartuta ezkerretara egin behar. Azkenean pista zuzen-zuzenetik tontorrera. Hortik eskuin aldera eginda, ez hartu ezkerreko pista (Astulezera doa) segi apur bat aurrera eta beherantz hasten denean oinbide batetik errepikagailua dagoen Peña Rubiara joan zaitezkete eta jaitsiera han bertan hasten den PISTA NAGUSITIK egin, mendi bizkarretik, Villanueva herria baino 50 metro lehenago irtengo zarete errepidera.

Bidean ikusi beharrekoak:Raso

Komentariorik ez..