Urkiaga .. Argintzo ibilbidea

BatenBat·k

2004/06/07 - 00:00

970 klik
Abiapuntua: Urkiaga
Zailtasuna: Zailtasun gutxikoa
Iraupena: 2 ordu 30 minutu

Argintzo mendiak 1208 metro ditu. Urkiaga gainetik igotzen da. Ezkerraldera 2 pista ikusiko ditugu, eskuinaldekoa hartu. Bideak Gr-11rekin bat egiten duenez, ez da inolako arazorik izanen. Kaskoa harri handiz jositako gaina da, basotik atera bezain laster urrunetik ikusten dena. Bidean Enekorri, Okoro, Artsal eta beste gailurren batera joateko parada dago. Megalito batzuk (zutarri, cromlech eta trikuarri) Okoro eta Argintzo artean. Ikuspegi ederra.

Bidean ikusi beharrekoak:Argintzo

Komentariorik ez..