Abiapuntua:
Gasteiz - Urizaharra errepidea
Iraupena:
Hutsik
Gasteizetik Urizaharra errepidean altutxu bat dago eta han eskoinetara mendia eta pista bat. Pista horretan metro batzuk aurrera egin eta ehiztarientzako aparkalekua dago. Hortik aurrera egin behar da eta Trebiño aldetik apur bat eginda gorantz egiten duen suebaki moduko batetik abiatu behar. Tontorreraino heltzen da suebakia. Mendatetik abiatuta ezkerraldetik (Urizaharra aldetik) sartzen bagara, atzean utziko dugu tontorra eta alturatxu batera helduta harripila batek adieraziko digu oinbide bat hartzeko. KOntuz! zenbat eta gorago itxiago dago bidezidorra eta azkenean ezpel eta arteen artetik norberak bidea zabaldu behar.
Bidean ikusi beharrekoak:Moraza
Komentariorik ez..