Megalito mota:Trikuharria
Megalito eremua:BRINKOLA - ZEGAMA
Aurkitzailea(k):J.M. Arruabarrena
Noiz aurkitua:
2000
Elementu kopurua:
1
Deskribapena:
Trikuharria. Tumulua: 10,50 m.ko diametroa I-Han eta 11 m.koa E-Man, eta 1,15 m.ko garaiera Man eta 1 m.koa Ean. Erdian sakonune bat dago 2,50 m-ko diametroa eta 0,30 m-ko sakonera duena, eta gelditzen den tumuluaren IE-ra dagoena. Sakonune horren barnean ganbararen aztarnak ikus daitezke: E-n zutikako lauza bat (0,70 x 0,40 x 0,07 m) eta beste bat etzana sakonunearen HE-ko koadrantean (1,60 x 1,20 x 0,30 m) albokoa izango litzatekena. Bertako hareharriak. Tumuluaren bazterral-dean, E, HE, HM, eta IM-an, zenbait harri kenduta daude-la dirudi, aspaldian eraikuntzetarako aprobetxatuak seguruenik.
Lurraldea:Gipuzkoa
Garaiera:730 m.
Kokapenaren zehaztasuna:
Kokapen zehatza (~25m)
Seinaleztatua:
Seinaleztatuta dago
Antzemangarria:
Nabarmena da
Historiala:
J.M. Arruabarrenak aurkitu zuen 2000 urtean. Ez da indusketarik egin.
Fitxa:
Ficha ARRATOLAGAÑA
Honek egina::Hilharriak
Kokapena zehaztu dut GPSaz
Kokapena zehaztu dut GPSaz bertan jasotakoarekin. Tumulua eta erdigunea nahiko zikin daude, pinu adar ustelekin estalita neurri batean.