Megalito mota:Trikuharria
Megalito eremua:OTSABIO - ZARATE
Aurkitzailea(k):
Noiz aurkitua:
1991
Elementu kopurua:
1
Deskribapena:
Trikuharria. Tumulua: 8,50 m-ko diámetroa eta 0,50 m-ko garaiera. 3 harlauzez osaturiko ganbara du, E-ra irekia dagoen laukizuzen bat osatzen duena. Alboko lauzak, I eta H-an daude.Lehenengoa ,bi pusketatan zatitua, 2,05 x 0,50 x 0,20 m-koa da eta bigarrena 1,15 x 0,50 x 0,20 m-koa oso zatitua agertzen da. Biak etzanda daude. ltxitura harlauza (M-koa), 0,55 x 0,07 x 0,18 m duena, zutik dago. 80°-ra norabidetua. Ganbarako harlauzak bertako kareharriz eginak daude eta tumulua bertako kareharri eta inguruko hareharriz. Ganbararen barnealdean, itxitura harlauzaren ondoan, enbor erre baten hondakina sustraituta azaltzen da. Azaleratutako lapiaz batean aurkitzen da. Eta urritzez eta pagoaz inguratua dago. Seinaleztatua dago.
Iraupen egoera:Oso kaltetuta
Egiazkotasuna:Zalantzarik gabea
Lurraldea:Gipuzkoa
Garaiera:660 m.
Kokapenaren zehaztasuna:
Kokapen zehatza (~25m)
Seinaleztatua:
Seinaleztatuta dago
Antzemangarria:
Oso nabarmena
Nola iritsi:
Otsabio mendiaren HM-ko bizkarrean dagoen zelaigune batean, lapiazaren gainean. Altzotik Otsabioko gainetara igotzen den bide zahar baten ezkerraldean.
Historiala:
A. Amunarriz eta J. Tellabidek aurkitu zuten 1991n. Ez da indusketarik egin.
Fitxa:
Ficha OTSABIO
Honek egina::Hilharriak
Kokapena zehaztu dut, GPSaz
Kokapena zehaztu dut, GPSaz jasotakoarekin.