Musaio mendia

zuriain·k

2014/11/11 - 12:00

Musaioko txartelontzia
Musaioko txartelontzia
©zuriain (20140910)
1359 klik
Altuera:814 m
Beste izenak: Museo
Abiapuntuak:
  • Gorriti
  • Pagozelai
  • Areso
Lurraldea:Nafarroa

Urkita eta Ulizar mendi ezagunen artean, Musaio gaina dago, giltzarri moduan. Ez dirudi, hala ere, bisita askorik jasotzen duenik. Pagoz eta pinuz estalitako gailur ezkutu samarrak zerikusirik izanen du ospe apal horrekin. Buzoi ederra du, ordea, eta toki bat mendizaleen literaturan. Bisita merezi du, Urkita edo Ulizar bidean besterik ez bada ere.

Gailur luze eta zabala du, ehiztariek euren postuekin han-hemenka atondutakoa. Txartelontzia IMko muturrean dago, alabre hesi baten aldamenean. Ibilbidea erraza da Gorriti edo Pagozelaitik abiatuz gero, haurrekin egiteko modukoa.

Komentariorik ez..

Near targets

Mugarri Haundi zutarria (995 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints