Urkiolatik Anbotora ohiko igoera ibilbidea

Jose·k

2015/01/21 - 22:54

3594 klik
Abiapuntua: Urkiola
Zailtasuna: Zailtasun gutxikoa
Igoera metatua:600 m
Eskema: Urkiola – Asuntze – Anboto
Luzera:10.50 km
Iraupena: 4 ordu
Ibilbide mota: Joan-etorria bide beretik

Aurkezpen handirik behar ez duen ibilbidea. Astebururo hamaika mendizaleren txangoa. Urkiolako Santutegitik habiatuta, Urkiolagirreren hegoaldeko magala zeharkatzen duen bide zabala jarraitu behar da. Asuntzen, burdin ura isurtzen duen Pol-pol iturri ezagunera jaisteko aukera dago. Anbotoren malkarren barrenetik aldapan gora egiten du bideak. Aterpe baten aldamenetik igarotzen da. Aurrerago, bidea bitan banatzen da eta ezkerrekoa hartu behar da. Bide hau muino txiki batetara gerturatzen da, eta ezkerretara jiratzen du, mendi magala estaltzen duen pagadian barneratzeko. Honaino jarraitutako bide zabala, sigi-saga igotzen den bidezidor bihurtzen da. Basotik irtetean, tarte labur batez gandorra jarraitu eta Anbotoko tontor luzexkara iristen da.

Wikiloc IDa: 8704748
Arrastoa:
EranskinaTamaina
Anboto.gpx10.69 KB

Komentariorik ez..