Laieneko haitza mendia

zuriain·k

2015/12/18 - 14:33

Jentilen leihoa
Jentilen leihoa ©zuriain (2015-12-18)
2323 klik
Altuera:685 m
Beste izenak: Azunzarte
Abiapuntuak: Urdiaingo igerilekuak
Lurraldea:Nafarroa

Aitzibergo baseliza Sarabeko ibartxoaren hasieran dago, bi haitz ikusgarrik babestua. Iparraldekoak Sarabe du izena. Honen punturik altuena erdialdean badago ere, txartelontzi baten arrastoak mendebaldeko azken harkaitzean aurkituko ditugu. Diotenez, gaztainak erretzeko danbolina zen, baina egun oinarriak besterik ez da gelditzen.
Hegoaldeko harkaitzak Laieneko haitza du izena, eta haren kareharrizko murruetan Jentilen Leiho ospetsua zabaltzen da. Bertan lamiak egoten omen ziren, San Pedroko ermitara bidean zihoazen erromesen zain. Kondairak kondaira, Laieneko Haitzaren gailurretik hurbil, Iruritako gaztelua altxatu zen erdi aroan, talaia garrantzitsu bat Gaztelatik etor litezkeen erasoak aurreikusteko.
Izenari dagokionez, badirudi Laieneko haitza "Laioa (leihoa) daneko haitza"tik datorrela.

Komentariorik ez..

Near targets

Aitziber eraikina (684 m.ra) · San Pedro eraikina (717 m.ra) · Aizkibel mendia (809 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints