Skip to main content

Allegain mendia

zuriain·k

2018/12/10 - 08:41

Allegain | ©zuriain (20181020)
Altuera
778 m
Zerrenda
Mendialdea
Abiapuntuak
Irurtzun · Aizkorbe
Lurraldea

Bi ahizpak izanen dira Sakanako paisaiarik ezagunenetakoa, eta seguruenik Ahizpa Handiak jasoko ditu mendizaleen bisita gehienak, nahiz eta gailur horrek eskalada tresnak behar dituen. Ahizpa txikiak ez du hainbeste eskalatzaile erakarriko, eta aldi berean mendizale asko ez dira ausartuko gandor zorrotza zeharkatzera. Baina bada aukera bat harrietan saltoka ibili nahi ez dutenentzat. Allegain mendia gandor horren azken gaina dugu ekialdetik. Harrizko kono zorrotza da, baina erraza igotzeko. S.L. NA-138 ibilbidea gailurretik metro bakar batzuetara igarotzen denez, txango ederra eginen dugu, Putreen Behatokira ere hurbiltzeko aukera izanen dugularik.

Izen berarekin ageri da beste haitz bat gandorrari berari lotuta, metro batzuk apalago, baina hura ere igotzen erraza (OSM mapatan bera ageri da izenarekin); "La Balsa" lepoak lotzen ditu biak eta lepo horretatik pasatzen dira inguruko bideak. Kontu handiz jarraitu daiteke hainbat metrotan bizkarra mendebaldera, baina laster topatuko ditugu gainditzen zailak diren pasarteak, ez du merezi alde horretatik jarraitzea eskalatzeko eskarmenturik izan ezean. Ahizpa txikirainoko bidea egitekotan hobe duzue iparraldeko basoan behera egiten duen bidea hartu eta hura baliatuz gerturatzea, Ahizpa txikiaren aurretik dagoen lepora igotzen den bidea bilatzeko.

Oso gertu (< 1.000 m)

Erga mendia (602 m.) · Bihaizpeko Haitz Txikia mendia (870 m.) ·

Ibilbideak

Komentariorik ez..

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

Erga mendia (602 m.) · Bihaizpeko Haitz Txikia mendia (870 m.) ·

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi