Bi harrespildun multzoa. Bertako hareharriak.
1.- Harrespila. 4,50 m. diametrokoa. 0,20 eta 0,45 m. tarteko altuerako lekukok eratzen dute. Azpimarragarria da, bereziki, 2 m. altuerako lekuko bat (lur-azpian dagoen zatiarekin 3 m.tara iristen da). Hau, aurkitu zenean, lurrean zegoen etzanda esparruaren kanpo, eta geroztik izan da bi alditan berriztatua. Monumentuaren iparraldeko arkua harriz beterik dago, honek itxura tumulurra ematen diolarik.
2.- Harrespila. 2,70 m. diametrokoa. Agerian dauden 24 lekukok osatzen dute, 0,37 eta 0,28 m. tarteko hiru azpimarragarriak direlarik.
PE??A BASURTO, L. (1960)
ALTUNA, J.; MARIEZKURRENA, K.; ARMENDARIZ, A. et al. (1982)
BARRIO, L. del (1979)
Komentarioak
Near targets
ETENETA III tumulua (82 m.ra) · ETENETA II harrespila (197 m.ra) · Onddo mendia (552 m.ra) · Adarra, Agerre mendia (744 m.ra) · TXIMISTAko egia harrespila (763 m.ra) · OTSOLEPO trikuharria (831 m.ra) · TXIMISTA harrespila (925 m.ra) ·
Kokapena zuzendu dut
35 metrotako akatsa zegoen.
Erraza da oharkabean
Erraza da oharkabean pasatzea, baina fitxan aipatzen den bigarren harrespil hori, harrespil haundiaren ondo-ondoan dago, eta zaila da ikusten, jakinaren gainean egon ezean (ikusi marrazkia). Karta Arkeologikoko azalpen ofiziala irakurrita zerbait nabarmenagoa espero da, izan ere ez dira 24 lekuko ikusten direnak, lau baino, eta doi-doi ageri dira lur-azalean.