Skip to main content

AITZBITARTE III koba

inaxio·k

2009/01/06 - 13:42

Sarrera | ©inaxio (20081227)
Altuera
220 m
Lurraldea
Mota

Errenteriako Aitzbitarte edo Aizpitarte mendiaren HMko hegalean dago, Landarbaso erreka baino 10 bat metro gorago, Aitzbitarte IV kobaren azpi aldean. 9,5 m.ko zabalera eta 4,5 m.ko altuerako sarrera nagusi bat dauka, atalondo zabal baterako goranzko sarbidea eskaintzen duena, baina ez dago aurrera jarraitzerik, izan ere indusketak direla eta hesi batez itxita dago pasabidea. Indusketa eta aurkikuntza ugariren iturburua izan da urte askotan zehar.
Bertara heltzeko biderik laburrena Errenteriako Barrengoloia aisigunetik erreka aldera jaisten den porlanezko bidea jarraitzea da. Erreka zeharkatzen duen bihurgunean bertan hasten da oinezko bidea, errekaren paretik doana. Minutu gutxiren buruan egingo dugu topo bere sarrerarekin, errekaren ezker aldean, beste leize txikiago batzuen parean.

Komentariorik ez..

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

AITZBITARTE IV koba (9 m.) · Landarbaso auzoa (695 m.) · LANDARBASO III trikuharria (750 m.) · LANDARBASO IV trikuharria (924 m.) ·

Waypoints

Argazki berria erantsi