Aratz

inaxio (ez da egiaztatu)-k sortua, 2005, ekaina 9 - 22:18
Garaiera 1443 m
Mendialdea
Kokapena ED50 30T X.556832, Y.4752478
WGS84 42.920937 N, -2.304942 E.
Abiapuntuak Araia, Otzaurte.
Gertu Aratz leizea, koba, ARATZKASAROI zutarria, Aratzelai leizea, koba, Imeleku mendia, Agineta leizea, koba, Maillukate mendia, Argorri mendia, Allaitz mendia, Allaitz Txiki mendia, San Adrian leizea, koba, San Adrian ermita, SAN ADRIAN tumulua.
Lurraldeak Araba.
Kategoriak EHMK.
images
Aratz
Imelekutik ©Enezubi

Igo beharreko mendia da Aratz, nahiz eta Aizkorriren gertutasunak bigarren maila baten utzi, mendizale askoren begietan. Aiara aldeko igoera polita da, basoan barrena egiten dena Azkosaroiko leporaino. Behin lepo honetara helduz gero bertatik jo dezakegu gora, aldapa gogor bati ekinez, baina bide politagoa da San Adrian aldetik igotzen dena eta haren bila joatea gomendatzen dizuet pagadian barrena sartuta, marra zurigorriei jarraituz, IMko bizkarrera heldu arte. Handik gora igoera nabarmena da basoa atzean utziz gero. Ibilbidea osatzeko ekialdeko isurialdetik jaitsi eta Allarte eta Umandia nahikoa eskura gelditzen dira. Araiatik abiatu eta luze gabe SanMigel haitzak eta honek Morutegiko gaztelura eskaintzen duen ikuspegiak bidetik ateratzea merezi dute.

Irudiak

**

***

**

***

**

**

***

***

***

***

****

****

***

***













***

***

***

***

***

***

***

***

***

****

***

****

***

**

***

****

**

***

***

***

***

***

****

****

***

****

***

***

***

***

***

****

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

****

**

Lotutako orriak

Otzaurte-Aratz

Kaixo,

Igoera hau egin dut Otzaurten (652m) dagoen Parke Naturalaren sarreratik abiatuta (Argazkia: http://www.euskal-herria.org/argazki/2017/10/88649.jpg), hemendik aurrera Beundako atsedenlekura eta ondoren Añabaso (952m) tontorrera igoera txiki batean, aurrera jarraituz Sandratiko Mendi Aterpera eta Aitzulora iristen gara ordu pare bat baino gutxiagoan (Argazkia: http://www.euskal-herria.org/argazki/2017/10/88670.jpg).
Behin aitzulo ikusgarria igarota Eskaratzako iturriaren parean (1065m) dagoen bideguretzean Aratzerako (1443m) bideska hartu behar da, igoera eroso baten ondoren Argorriren (1313m) oinetara iritsiko gara, eta hemen bi aukera ditugu Aratz tontorrera heltzeko, bata malda labur baino zutiagoan Eluzuloak (1430m) tontorretik edo bestea hasieran lauagoa baina apur bat luzeagoa den Aratz Zelaitik azkenean ARATZ (1443m) tontorra zapaltzeko (Argazkia: http://www.euskal-herria.org/argazki/2017/10/88639.jpg).
Itzulera bide bezala ni Azkasaroira jeitsi nintzen, bertan dagoen zutarri bat ikusi eta zerbait jan eta atseden apur bat hartu ondoren, itzulera bideari jarraituz Sandratiko Begiratokira igo daiteke, bertatik Aitzuloaren ikuspegi izugarria dago, gainerakoan Beunda eta Otzaurtera jeistea. 6-7 orduko itzulia.

Eukal Herriko haundi bat.

Mendi ederra, edozein lekutatik igota txangoa oso entretenigarria egiten da topa genitzazkeen lekuengatik( San Adrian,...)Mendi hau Aizkorriren aldamenean egoneran askoz jemde gutxiago ibiltzen da.

Re: Eukal Herriko haundi bat.

hoy como todos los años venimos subiendo al aratz como la primera marcha del calendario y con buen almuerzo en una chabola hemos llevado todos los restos de estas navidades y menuda gozada