Arlas

inaxio (ez da egiaztatu)-k sortua, 2005, ekaina 9 - 22:18
Garaiera 2044 m
Mendialdea
Kokapena ED50 30T X.683460, Y.4759860
WGS84 42.967423 N, -0.751728 E.
Abiapuntuak Ernaz.
Gertu CAQUE 3* trikuharria, CAQUE 2* trikuharria, CAQUE trikuharria.
Lurraldeak Bearn, Nafarroa.
Kategoriak EHMK.
images
Arlas
Hegoaldetik ©inaxio

Mendi gutxi dira Euskal Herrian 2000 metrotik gorakoak eta hau da horietako bat; errepidearen hurbiltasunak gutxiespena ekarri dio ordea, izan ere ordu erdi aski da San Martin Harriko aparkalekutik tontorrera heltzeko eta inguru horretara datorrena erronka handiagoen bila dator. Arlas dagoen lekuan ez balego, ordea, ordezko zerbait jarri beharko litzateke: ez dago bera baino gidari hoberik Larrako karst nahasitik ateratzeko.

Irudiak

****

**

***

****

***

***

***

***

***

***

***

**

****

***

***

***

***

Auñamendira bidean...

Itxura ederreko mendia da Arlas, batez ere gertutik begiratuta.
Ibilbidea pasealdi bat da Ernazeko lepotik, Auñamendiko bidea hasi eta berehala erdiesten delako gaina. Hori bai, ordain modura, bista paregabeak jasoko ditugu Larra eta gure lehen 2000koen gain. Kontuz jeisterakoan, istripu zenbait ikusi baititut bere malda dela eta.