Skip to main content

Armotoa mendia

inaxio·k

2005/06/09 - 22:18

gailurra | ©zuriain (2008-04-03)
Altuera
1.374 m
Beste izenak
Arniotoa
Zerrenda
Abiapuntuak
Izaba · Mintxate
Lurraldea

Armotoa oso mendi ezkutua dugu, inguruko erraldoiek itzaldu egiten baitute. Hala ere, oso ezaguna da haren amildegiek Izaba gainean eskaintzen duten itxura harroa. Merezi du mendi honen tontor harritsua bisitatzea, batez ere inguruko mendien ikusmira ederragatik. Ibilbide gomendagarriena Mintxate harroilean hasten da, Kaxauren bordara iritsi baino aurreraxeago. Ekialderantz joz berehala iritsiko gara mendilerroko gainaldera, non Merke eta Pioren borden hondakinak ikusiko baititugu. Handik aurrera bidexka estu baina garbi batean gora egin besterik ez dugu.
Gailur nagusitik Ardibidegainea izenekora joatea, ordea, zailtasun handiagoko lana izanen da: ezpel eta sasiekin borrokatu beharko dugu, ahalegin latz batean.

Oso gertu (< 1.000 m)

Bat ere ez.

Ibilbideak

Ibilbidea Abiapuntua Gorabehera Nork
Mintxate .. Armotoa ZURIAIN Mintxate BatenBat

Komentarioak

  • account_circle

    mou·k bidalia 2013·ko Uztailaren 15·an - 11:01etan·an

    Kaixo mendizaleok.
    Asmoa dut bi mendi hauek egiteko, baina mapa eta mendi liburuetan eta orrialde honetan ikusi dut bidea berez ez dagoela, edo behintzat dagoena oso itxia dagoela. Norbaitek azken aldian hemendik ibili bada eta bi mendi hauek lotu baditu bien arteko lepotik, gustatuko litzaidake esatea zer moduz dagoen eta nondik den? badirudi ba omen dagoela mendebaldeko isuritik bide bat bi mendi hauek egiteko ala al da?
    Erantzungo duzuelakoan agurtzen natzaizu.AIO

  • account_circle

    mou·k bidalia 2013·ko Uztailaren 22·an - 11:28etan·an

    kaixo mendizaleok.
    Aurreko larunbatean izan nintzen bertan, eta bi mendi hauek lotzeko aukera badago, horretarako nik egin nuen aukera izan zen, kotxea Mintxateko arroilaren sarreran utzi eta corral de Tapia pasa eta berehala egurrezko seinale txuri horiak daude estaka batean, BTT-ko seinale baten ondoan, erreka zeharkatu (ez dago zubirik,busti egin behar da zeharkatzeko) eta ataka pasa eta norantza berberean beste bigarren ataka pasa (belarra altu zegoen eta ondoan ezkerrean beste estaka dago) eta orain etengabe gorantza malda gogorrean baina zailtasunik gabe (jarraitu marka txuri horiak uneoro) bi mendi hauen lepora 60min. Bertan eskubira jo Ardibidegaina egiteko seinale bakarra da lepo ondoan bakarrik hortik aurrera ote altu artean baina zailtasunik gabea tontorrera, merezi du eta lepotik ezkerrera eta seinale txuri horiak jarraituaz Armotoa egiteko. baina kontuz, azken hau egiteko seinaleak jarraitu behar dira zertxo bait beherantza eginaz, 20 bat minutuz bi harripila topatu arte basoan. Bertan eskubira jo gorantza eta tontorrera iritsiko zarete. merezi du paisaia ikusgarria ikusten da.
    Ondo izan Aio

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

Bat ere ez.

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi