Skip to main content

Arno mendia

inaxio·k

2005/06/09 - 22:18

Gurutzea
©inaxio (2010-08-24)
Altuera
628 m
Zerrenda
Abiapuntuak
Mendaro · Mutriku · Maia · Olatz · Kalbario
Lurraldea

Mendizale asko erakartzen duen mendia da Arno eta ibilbide ederrak egiteko aukera eskaintzen du inguruko herrietatik abiatuta. Artadiak eta pinu sail batzuek estaltzen dute mendi gehiena. Horrela, Apaineko lepotik datorren ohiko bidea artadiaren itzalpean igotzen da gandorreraino aldapa handirik gabe, ibilbide atsegina egiteko aukera emanez. Goien xenda bihurri batek gandorreko landaretza latza eta karaitz muturrak saihesten lagunduko dizu Iparraldeko muturreraino, Arnoko gurutzeraino. Ibiltari gehienek gurutzera iritsita aski egiten dute, baina bada gandorraren beste mutur batean erpin geodesiko bat metro batzuk gorago heltzen dena, eta urrutixeago antenadun tontorra, apalago, bailarara begira. Euskal kostaldearen gaineko ikuspegi zabala eskaintzen du gurutzea dagoen lekutik.

Oso gertu (< 1.000 m)

Bat ere ez.

Ibilbideak

Ibilbidea Abiapuntua Gorabehera Nork
Por los altos encinares de Mutriku Alto Kalbario (Mutriku) Tito Pueyo

Komentarioak

  • account_circle

    aintz·k bidalia 2004·ko Maiatzaren 21·an - 11:47etan·an

    kaixo!! pasa den igandean joan ginen Arnora eta asko gustatu zitzaigun. Ordu ta laurdenean goian ginen, lasai lasai ibilita. Eguraldi bikaina egin zuen gainera. Goizbuelta ederra iruditu zitzaigun, oso ondo señalatua dago, Tito Pueyoren azalpenak eraman genituen badaezpada, baña primeran dago seinalatua. Bista polittak!! Animatu!!!!!!

  • account_circle

    Juanjo·k bidalia 2004·ko Abenduaren 29·an - 16:18etan·an

    Un poco liosa la cima de esta montaña. ¿Es donde está el buzón con el acha? ¿Es donde está el vértice geodésico? A pocos metros de éste, casi oculto por la vegetación, hay un buzón plateado en forma de casita, donde también figura Arno.

  • account_circle

    Julen·k bidalia 2005·ko Urtarrilaren 8·an - 19:56etan·an

    La verdad es que para el que no conoce el terrreno es un poco lioso el encontrar la cima de Arno. La cima es la que tiene el vertice geodesico y en Mutriku se conoce como Banderas. Para subir a la misma puedes hacerlo desde el refugio a la izquierda, es un camino un tanto estrecho y lleno de maleza pero se ve claramente el mojon desde lejos.

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

Bat ere ez.

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi