Skip to main content

Arranoaitz mendia

inaxio·k

2005/06/09 - 22:18

Tontorra | ©inaxio (20040314)
Altuera
878 m
Zerrenda
Abiapuntuak
Brinkola · Zegama
Lurraldea

Legazpi eta Zegama artean luzatzen den mendikate luzeko tontor garaiena da Arranoaitzena. Badira ordea kate horretan beste hainbat gain altuera beretsukoak, gandorrari 800 metrotik gora eusten diotenak, hala nola Elortxiki Hegoaldean eta Arripillata, Oamendi, Ollargain eta Otaño Iparraldean. Otaño pixka bat bereizita gelditzen da, baina gainontzekoen artean ez dago ez distantzia eta ez gora-behera haundirik, nahiz eta gain bakoitzak bere izena txartelontzia izan, eta erraz lotzen dira ibilaldi berean, bizkarrari jarraituz.

Elortxikin bada txartelontziaz gain aterpe polit bat, mahaiz inguratua. Arranoaitz eta Arripillata arteko lepoan, tumulu haundi bat eta zista bat ikus daitezke. Oamendin berriz, trikuharri batek osatzen du tontorra.

Oso gertu (< 1.000 m)

IRUMUGARRIETA tumulua (415 m.) · IRUMUGARRIETA II zista (536 m.) ·

Ibilbideak

Ibilbidea Abiapuntua Gorabehera Nork
Brinkola .. Arranoaitz Brinkola Leazpiarra

Komentarioak

  • account_circle

    BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2003·ko Irailaren 25·an - 20:01etan·an

    Korostitik Lakiolara dagoen tontor hau ikusgarria da benetan. Arrolamendi baino lehen eskubialdera

  • account_circle

    MIKEL·k bidalia 2005·ko Abuztuaren 29·an - 16:00etan·an

    Gaur goizean izan gara paraje eder honetan, \"Leazpiarrak\" idatziriko testuaren laguntza oparoarekin.
    Brinkola-Zar baserria hartu dugu abiapuntutzat eta, 2 ordu t\'erdiko txango errazan, Arranoaitz, Arripillata, Oamendi eta Elortxiki (orden honetan) gainditu ditugu. Lau mendi egun batean igotzen dudan lehen aldia da.
    Elortxikiko aterpea oso ondo dago, nahiz eta garbiketa merezi duen.
    Brinkola ondotikan tunela dagoela jakinda, misterio izugarria da trenaren zarata goi larreetan entzutea...

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

IRUMUGARRIETA tumulua (415 m.) · IRUMUGARRIETA II zista (536 m.) ·

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi