Skip to main content

Arrolatza mendia

inaxio·k

2005/06/09 - 22:18

Tontorra | ©Enezubi (20091004)
Altuera
454 m
Beste izenak
Arroletza
Zerrenda
Abiapuntuak
Gurutzeta · Burtzeña
Lurraldea

Eretzatik ipar-ekialdera luzatzen den eta Kadaguako bailara Mespelerrekatik banatzen duen mendilerro txikiko azkenengo mendia da Arrolatza. Bata besterengandik gertu dauden eta antzeko altuera duten zenbait tontorrek osatzen dute. Erdiko tontorra (461 m) da garaiena, baina katalogoan jasotakoa ekialdekoa da (454 m). Mendebaldekoak (456 m) Sasiburu du izena, eta zenbait bibliografiatan mendialdeari edota mendikateari izena ematen dio.

Mendi apala izan arren, Bilbo Handiaren ikusmira ederra eskaintzen du iparralderantz.

Ibilbiderik errazenak Santa Ageda eta Basatxu auzuneetatik abiatzen dira; luzeagoak Irauregi, Gurutzeta eta Errekatxotik. Ibilbidea luzatze aldera, mendilerroa jarrai daiteke Eretzaraino, tartean diren Haitz Zuriak eta Ganeroitzeko tontorretatik igarota.

Mendialdea*
Sasiburu

Oso gertu (< 1.000 m)

Santa Ageda ermita (699 m.) · Irauregiko San Antolin ermita (926 m.) ·

Ibilbideak

Komentarioak

  • account_circle

    BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2002·ko Martxoaren 14·an - 23:39etan·an

    Kaixo mendizaleok !
    Duela hiru aste egon nintzen Sasiburutik. Gurutzetatik Zaramillora joan ginen, Gurutzetako hospitalean hasi ginen ibiltzen, Arroletza, Sasiburu, Peñas Blancas eta Ganeroitzera igo ginen, Zaramillon bukatzeko. Erraza da eta oso leku polita da; alde batetik Kadagua arana eta bestaldetik Gorostiza edo EL Regato arana. Pasatu nahi baduzue egun on bat menditik, joan zaitezte Sasiburu mendilerrora. Bueno ondo pasa eta barkatu nire euskaragatik, oraindik ikasten ari naiz eta.

  • account_circle

    BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2005·ko Azaroaren 5·an - 23:34etan·an

    Partimos del barrio de Irauregi. Pasamos las vías del tren y comenzamos a ascender, primero por una estrecha carretera asfaltada y posteriormente de hormigón. En Zamundi podemos parar en el area recreativa y leer los interesantes paneles informativos. Volvemos al camino para iniciar la ascensión hacia Peñas Blancas, seguimos las marcas blancas para llegar a la cima de Sasiburu.
    Para bajar nos dirijimos hacia la ermita de Santa Agueda y desde allí, pasando por la carretera de Las Delicias (siempre a la derecha) volvemos al punto de partida.
    Recorrido: 8 km.
    Tiempo: unas 3 horas
    Desnivel máximo: 400 m.

  • account_circle

    Jose·k bidalia 2017·ko Otsailaren 19·an - 10:04etan·an

    Euskal Herriko Mendien Katalogoan, 2014ko argitalpenean egindako zuzenketa:
    <cite>"Gailur honen jatorrizko izena jasotzea erabaki da, uste ohi dena baino berriagoa den bokal aldaketarik egin gabe. Azentua bigarren silaban daramala ahoskatu behar da, /arrólatza/. Gailur altuagoak dauden arren, katalogatzen dena arroka berezi batzuk eta buzoia dituen tontor tradiziozkoa da.
    Se decide recuperar la denominación genuina de esta cima, sin el cambio de vocal no tan antiguo como se piensa. Debe pronunciarse con el acento en la segunda sílaba, /arrólatza/. Aunque hay cimas más elevadas, la que se cataloga es la tradicional que tiene en su cima unas rocas características y el buzón."</cite>

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

Santa Ageda ermita (699 m.) · Irauregiko San Antolin ermita (926 m.) ·

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi