Skip to main content

Arxuria mendia

inaxio·k

2005/06/09 - 22:18

Mko ertza | ©inaxio (2005-09-25)
Altuera
756 m
Beste izenak
Peñaplata
Zerrenda
Abiapuntuak
Lizarieta · Sara · Urdazubi · Zugarramurdi. (N.)
Lurraldea

Mendi honen magalean gordetzen dira Sarako leizeak, bisitarientzako prestatuak (500 pta sarrera, gidari eta guzti). Hegoaldeko hormatan eskaladarako aproposak diren hormak ditu, zailtasun handirik gabekoak, eta horietako batzuk berariaz prestatuta daude. Zugarramurdi ere gertu gelditzen da. Ibilbide polita: Sarako leizeak > Atxuriako tontorra (hegoaldetik hobe, horma gainditzeko pasarteren bat bilatuz) > Zugarramurdi > Zugarramurdiko leizeak ikusi eta abiapuntura itzuli. Zailtasun bakarra hegoaldeko hormak gainditzea da, hegoaldetik joanez gero: atzera eta aurrera eginez gero, ordea, ez da zaila erraz igotzeko moduko xendaren bat aurkitzea.

Oso gertu (< 1.000 m)

ARXURI zista (813 m.) · SOROAUNDI trikuharria (835 m.) · IBAÑETA zista (966 m.) ·

Ibilbideak

Ibilbidea Abiapuntua Gorabehera Nork
Lizuniaga mendatetik Urdazubira zeharkaldia Lizuniaga mendatea 1000 m Jose

Komentarioak

  • account_circle

    BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2003·ko Urtarrilaren 29·an - 21:49etan·an

    Atxurira heldu den ibiltaria Sarako eta Zugarramurdiko lezeak ikus ohi ditu, ta Urdazubikoak (Zugarramurditik 5 minitu) ahazten. Urdazubiko lezeak, Ikaburu deritzanak, bertze biak baino askoz atseginagoak dire: estuak, karaitz aunitz, forma izugarriak, ... Gainera bisita gidatuak dire ta montajea arras ongi egina!!
    Atxuria mendia nahiko errexa da igotzeko ta bista politak daude.
    Ta inguruko herriak arras politak ere bai, kulturak atxiki dituztenak ta hango lapurdiko eskuararekin.

  • account_circle

    BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2003·ko Uztailaren 2·an - 20:49etan·an

    Behin Zugarramurdi edo Sarara hurbiltzen denak, lezetara bisita egin aurretik, goizian goiz Atxuria igo beharko luke.
    Igoera erreza du eta denbora aldetik ere ordu terdi inguru eramanen dizkio gorantza eta beste hainbeste beherantza.

    Halere, behin goian egonik tontorrak erakusten digun paisaia arras zoragarria da, Lapurdi osorik ikusten bait da goitikan.

    Benetan gomendagarria eta mundu guztiak igotzeko zailtasunik gabea.

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

ARXURI zista (813 m.) · SOROAUNDI trikuharria (835 m.) · IBAÑETA zista (966 m.) ·

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi