- Irurita
- Artesiaga
Okororen iparraldean, Eugi-Irurita errepidearen paraleloan, kate luze bat hedatzen da iparretik hegoaldera. Gainak Irurita gainean hasten dira Irazabal mendiarekin (610m). Kateak gora egiten du, eta Trepako Kaskoan harrotu. Trepako lepoa igarota, mendia zorroztu eta malkartu egiten da, pagadiaren itzalpean.
Kateak Astabizker edo Trepako Bizkarreko gailur soilean hartzen du bere altuerarik handiena. Inguruan beste hainbat gain ezagun ditugu: Zaua, Larrakarte, Araongo Harria... txango atsegin baterako arrazoi aski eta sobera.
M. Belaskoren hiztegian irakurtzen dugu Trepa izena ehiztarien dorreen izenatik datorrela. Astabizker izenak ordea, ez du azalpen handiren beharrik.
Komentariorik ez..
Near targets
OIALEGIKO LEPOA harrespila (337 m.ra) · GURUTZE MEAKA harrespila (588 m.ra) ·