Skip to main content

Azalegi mendia

zuriain·k

2010/04/08 - 09:53

Azalegi Aritzelatzetik | ©zuriain (20100405)
Altuera
1.164 m
Beste izenak
Erlan
Zerrenda
Mendialdea
Abiapuntuak
Orbaitzeta · Arrazola
Lurraldea

Orion lepoaren hegoaldean, Mendilatz-Mendizar katearen itzalpean, mendimultzo apal baina oso interesgarri bat hedatzen da. Azalegi da mendialde honetako gainik garaiena. Ekialdera, Azalegiko lepoaz bestaldean, Aritzelatz gaina aurkituko dugu, garaiera berdintsukoa, baina ez hain ikuspegi zabalekoa, zuhaitzek Iratiko oihanaren bista eragozten baitute.
Bi gain horiek bizkar luzeak bidaltzen dituzte hegoalderantz. Azalegik Berabezko gainean amaitzen den adar belartsua luzatzen du. Gain honetatik bedeinkatzen omen zituzten alor eta larreak Maiatzean. Aritzelatzek luzatzen duen katea Urkiarrieta gainean amaitzen da, Irati ibai jaio berriaren gaineko talaia ederra.
Mikel Belaskoren hiztegian irakurtzen dugu Azalegi izena "azeri" eta "hegia" hitzetatik datorrela. Aritzelatz izena, berriz, "haritz" eta "olatz"(ola) hitzetatik etor litekeela, baina ez du baztertzen lehen elementua "aretxe" (aratxe) hitzarekin harremana izatea.

Oso gertu (< 1.000 m)

San Esteban eraikina (607 m.) · Oriongo astigarra zuhaitz aparta (795 m.) · Anbulolatz trikuharria (796 m.) · Oriongo hurritzak zuhaitz aparta (811 m.) · IBIAGA trikuharria (906 m.) · Hiru besodun pagoa (Orbaitzetan) zuhaitz aparta (924 m.) ·

Ibilbideak

Ibilbidea Abiapuntua Gorabehera Nork
Iratiko talaiak: Azalegi, Aritzelatz, Berabez eta Urkiarrieta Arrazolako Aparkalekua zuriain

Komentariorik ez..

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi