Carrias

inaxio-k sortua, 2005, ekaina 9 - 22:18
Garaiera 1130 m
Mendialdea
Kokapena ED50 30T X.485620, Y.4745640
WGS84 42.861343 N, -3.177332 E.
Beste izenak Karria, Peña Gobea
Abiapuntuak Arroyo de San Zadornil, Tobillas.
Gertu San Vitores ermita, SANTA GADEA eremu tumularra, EL MOJON 87 eremu tumularra.
Lurraldeak Araba, Burgos.
Kategoriak EHMK.
images
Carrias
Mendebaldeko Gandorra Tontorretik ©Enezubi

Valderejo Arabatik bereizten duen mendikate luzearen ekialdeko muturrean dago Carrias eta mugarri lana egiten du Araba eta Burgos artean. Burgosen dago ohiko abiapuntua ere, Arroyo de San Zadornil izeneko herrixkan, eta igoera horretakoak dira kate famatuak. Kate hauek gandorrera heltzeko bidea errazten dute, eta eskalatzaileek bakarrik egingo diote aurre hormari katea erabili gabe, jaisterakoan batipat. Edozein modutan, soka ere erabilgarri izan daiteke, horretarako jarrita dauden txapak erabiliz. Kateaz gain bada kable bat eta burdinazko hainbat iltze leku berean. Arroyotik datorren bidea nahiko ondo markatuta dago, harri pilekin, baina bidea galduz gero (nahiko senda bihurria da, hasieran batez ere) ez da erraza hormari nondik ekin behar zaion asmatzen. Bideari jarraituz berriz, berak erakutsiko dizue hormari non heldu behar diozuen (pintura markak ere badira, baina nahikoa urratuta daude -1993/9/14-). Kateen igoera gainditu eta gandorrera helduz gero ez du bideak aparteko zailtasunik. Bista ederrak hegoaldean nahiz iparraldean.

Irudiak

****

***

***

****

***

***

***

***

***

***

****

***

****

***

***

***

***

***

***

***

****

****

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

****

***

***

***

***

***

***

***

***

****

Lotutako orriak

Izen aldaketa: Karria -> Carrias

Euskal Herriko Mendien Katalogoaren 2007 argitalpenean:
"Noizbait euskal toponimo bezala bindikatu nahi izan da eta K- idazkera eman zaio, baina oso sineskaitza da hain mendebaldeko Gaubean euskal toponimo bat aurkitzea. Gainera, bertakoen usadioa errespetaturik, -s amaiera ere gehitu zaio, segur aski plural marka izango litzatekeena.
En alguna ocasión se ha pretendido reivindicarlo como topónimo vasco y se ha escrito con K-, pero sería difícil de creer el hallazgo de un topónimo vasco en una zona tan occidental de Valdegobía. Además, respetando el uso de los lugareños, también se la ha añadido la -s final, seguramente marca de plural."

mendi polita

benetan mendi polita peña karria...
Arabako mendirik zailena da, baino kontu handiakin gainditu daiteke bertwn aurki ditzakegun tximenea horrek.
kresta ederra ta ikuspegi ikaragarriak!
Anarkorum rules! ok?