Chipeta

inaxio-k sortua, 2005, ekaina 9 - 22:18
Garaiera 2175 m
Mendialdea
Kokapena ED50 30T X.685925, Y.4747344
WGS84 42.854206 N, -0.725675 E.
Abiapuntuak Zuriza, Selva de Oza.
Gertu CHIPETA NORTE harrespila, CHIPETA NORTE etxola hondoa, FERRERIAS Sur trikuharria, FERRERÍAS OESTE txabola tumularra, FERRERIAS Norte trikuharria, PUENTE de los TRONCOS oeste trikuharria.
Lurraldeak Huesca.
Kategoriak EHMK.
images
Chipeta
Petrafitxatik ikusita ©Jose

Mendi honen itxura asko aldatzen da ikuspegiaren arabera. Selva de Oza aldetik sekulakoa ematen du, argazki nagusian ikus daitekeenez; Zuriza aldetik, berriz, oso igoera leuna duen mendia da eta, gaina, lautada handi bat, beste argazkietan ikusten den bezala (1-2). Edozein modutan sekulako ikuspegiak eskaintzen ditu Oza gainean, kate bereko beste mendiak baina aurrerago joaten baita.

Irudiak

****

****

***

****

*****

***

***

***

***

***

***

***

****

***

***

***

**

***

****

***

***

Oza bailararen zaindaria

Mendi ausarta dugu Chipeta, Oza bailara ederraren errege, Acherrekin batera. Bi igoerabideak, Zuriza zein Ozatik, oso politak eta erakargarriak dira. Aukeran nahiago dut Ozakoa.
Zurizatik GR-11 besterik ez dugu jarraitu behar, Tatxeraseko pistatik. Hauxe Zurizako kanpinean hartu beharra dugu. Marka zuri gorriak jarraitu muino baten gainean dagoen txabolara iritsi arte. Eskubian Alanoko mendizerra izando dugu, lerdena benetan. Eskubirago oraindik, Ezkaurre. Txabolan, utzi alde batera gora doan bidea, nahiz eta markaturik egon eta jarraitu haranean barrena. Nora ezean ibiliko gara une batean, baina berehala antzemango dugu lepoa, Chipeta eta Petraficha artean dagoena. Behin lepoan, hamar minutuko aldapa besterik ez zaigu faltako. Ordaina, beti bezala, panoramikan izango dugu, batez ere Peñaforca aldera. Antzeman iparekialdera Larailleko mendizerra eta bere oinetan Acheritoko aintzira, beste txango bat merezi duena. 4-5 ordutan gozatzeko txangoa.

Ozatik bidea ere beretsua da, GR11 ere jarraitu behar dugulako. Guarrinzako parajean utzi kotxea eta markak jarraitu zelai gogorretan barrena. Txabola pare bat igaro eta gozatu Chipetaren forma zorrotzarekin. Acherito ere hemendik tinko ageritzen da. Lepora hurbiltzen den bidea jarraitu patxadaz, zenbaitetan atzera begiratuz eta Acherreko gaztelua dastatuz. Behin lepoan, ezkerrera jo. Ordutegia beretsua.