Cucurrillo

zuriain-k sortua, 2010, abuztua 12 - 13:52
Garaiera 910 m
Mendialdea
Kokapena ED50 30T X.551383, Y.4716115
WGS84 42.593877 N, -2.375011 E.
Abiapuntuak Aras, Aguilar Kodes
Gertu Peñahincada mendia.
Lurraldeak Nafarroa.
Kategoriak Euskal Mendiak.
images
Cucurrillo
Alto de los Bojes ©zuriain

Nafarroako mendebaldeko muturrean, Errioxako mugatik hurbil, mendialde ez oso nabarmen bat hedatzen da. Nahiko zabala izan arren, ez du altuera handirik (gainik altuena Las Llanas da, mendilerroaren mendebaldean, 972 metrorekin). Erliebea ere leuna da, gorabehera handirik gabea. Iparraldeko ardatz batetik hainbat adar luzatzen dira hegoalderantz, altuera galduz Errioxara hurbildu ahala.
Horrek guztiak mendizaleen interesa nahiko epeltzen du, eta Las Llanasko parke eolikoak ere ez du gehiegi egiten interes hori berotzeko. Hala ere, gain hauek alternatiba egokia izan daitezke iparralderago eguraldi kaskarra nagusitzen denean, edo txirrindulaz zein oinez gure geografiako bazter ezezagun batera hurbildu nahi baldin badugu.
Hainbat gain izanen ditugu gure inguruan, denak haizerroten izurriteak kutsatuta: Las Llanas (972m), Alto del Cielo (799m), Alto del monte (704m) eta Alto de los bojes (836m)

Irudiak

****

***

***

***

***

***

***

***

***

****

***

***

***

****

****

***

***

***

***

Lotutako orriak

Pasaia desitxuraketa

Kaixo mendizaleok.
Aurreko larunbatean izan nintzen bertan eta mendi hau eta inguruko besteak egiteko ez dago misterio handirik. Penagarria dena da, inguru guztia haize errota erraldoiez josia dagoela eta dena pistas josia dago dena, paisaia guztia desitxuratuz. Hau baldin bada garapen jasangarria, nahiago det aurreko garaietara bueltatzea.
Ondo izan eta animo.