Skip to main content

Elorriko Kaskoa mendia

zuriain·k

2009/09/21 - 13:37

Urrizpilota, Elorriko Kaskotik | ©zuriain (2009-09-21)
Altuera
883 m
Beste izenak
Elorta · Elhorriko kaskoa
Zerrenda
Mendialdea
Abiapuntuak
Izpegi · Baigorri

Auza erraldoia eta Izpegiko mendatearen arteko mendikatetxo laburrak (Usatxarreta eta Olate gainak dira gain nagusiak) adar motz baina interesgarri bat luzatzen du Aldudeko ibarrarerantz.
Bi lepo garrantzitsuk zaintzen dute kate horren hasiera: Nekaitz eta Elorrieta, non monumentu megalitiko ugari aurki baititzakegu.
Mendikate honen gain nagusia Elorriko Kaskoa dugu. Ekialderago, Urrizpilota mendia eta askoz beherago, dagoeneko Baigorri gainean, bizkarra Trenpeta muinoan amaitzen da.
Ibilbide laburrena Izpegi mendatetik abiatzen da, Nekaitzko sankan estua inguratzen duen bide markatu eta ederra segituz. Bideak Nekaitzko lepo zabaldean jarriko gaitu, Olateko gain malkartsua igotzeko aukerarekin. Handik aurrerakoa gainez gain ibiltzea besterik ez da izanen. Itzultzeko, mendikatea iparraldetik inguratzen duen bidea erabil genezake.
Ibilbide nekagarriago bat Baigorrin hasten da, Trenpetako gaina igotzen du lehenik... eta txirrindulaz ibili nahi dutenentzako aukera bat ere badago, errepidetxo bat iristen baita Urrizpilota eta Elortaren arteko lepora.

Oso gertu (< 1.000 m)

ELHORRI harrespila (221 m.) · NEKAITZ zutarria (543 m.) · NEKAITZ harrespila (557 m.) · Xorilepo zutarria (559 m.) · ELORRIETA harrespila (730 m.) ·

Ibilbideak

Ibilbidea Abiapuntua Gorabehera Nork
Auza Baigorritik Baigorri 1450 m ietxaburu

Komentariorik ez..

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

ELHORRI harrespila (221 m.) · NEKAITZ zutarria (543 m.) · NEKAITZ harrespila (557 m.) · Xorilepo zutarria (559 m.) · ELORRIETA harrespila (730 m.) ·

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi