Skip to main content

Ezkaurre mendia

inaxio·k

2005/06/09 - 22:18

Ezkaurre | ©Enezubi (20120626)
Altuera
2.050 m
Zerrenda
Abiapuntuak
Belabarze · Izaba · Argibiela
Lurraldea

Oso mendi ikusgarria Euskal Herriko muga-mugan. Alderdirik ikusgarriena ekialdekoa da, sekulako amildegiak baitauzka Veral errekak ebakitako aldean. Veral errekak sortutako arroila ederra da, hain zuzen, Ezkaurre Alanoetatik bereizten duena, sekulako hormak zutituz bi aldeetara (Espelunga deritzo aurrez aurre gelditzen den haitzari: haitzpe ilun +aga alegia). Hiru tontor ditu eta bi dira EHMKn berariaz aipatzen direnak: hau bata eta Izaba gainean zutitzen dena bestea. Igoera ez da zaila, baina besoak ere erabili beharra dago tarte batean. Biderik erabiliena Argibielatik abiatzen dena da, baina badu pasarte bat izoztu eta jende dexente bildurtu duena elur garaian. Aipatutako abiapuntuez gain bada beste bat Oreretako Urdaburu Mendi Taldekoek ederki ezagutzen dutena, Zurizatik Ansora jaisten den errepidearen bazterrean baitaukate euren aterpe ederra, Abauko borda. Batzuen ustez hegoaldeko ixurialdean dagoen iboia da Pirinioko lehena mendebaldetik hasita, baina bada beste txikiago bat (putzu txiki bat egia esan), Lakoraren tontorretik oso gertu, Belaguako aterperako bidean. Iparmendebaldeko ertza eskalada praktikatzeko leku aproposa da, zailtasun handirik gabea (III eta IV mailako pasarteak).

Oso gertu (< 1.000 m)

IBÓN DE EZKAURRE 1 ekialde trikuharria (734 m.) · IBON DE EZKAURRE tumulua (945 m.) · LOMA DE CHITÓN trikuharria (973 m.) · IBÓN DE EZKAURRE 2 mendebal trikuharria (974 m.) ·

Ibilbideak

Ibilbidea Abiapuntua Gorabehera Nork
Ezkaurre Belabartzetik Belabartze 1050 m inaxio
Borda de Abau .. Ezkaurre Borda de Abau BatenBat

Komentarioak

  • account_circle

    BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2003·ko Apirilaren 24·an - 01:37etan·an

    ASTE SANTUAN IGO GENUEN LEHEN ALDIZ KRISTONAKO BASO BEREZIA GURUTXATUZ TA PAUSO BAT EMANEZ ARROKADUN PAISAIAREN MUGA ZEHARKATUZ TA GORA EKINEZ BENETAN ONDO SENTITU GINEN GAILURRERA IRIZTERAKOAN.POLITA BENETAN

  • account_circle

    MIKEL·k bidalia 2004·ko Abuztuaren 31·an - 11:59etan·an

    Mendi aproposa Zurizako handiak egiteko alfer bagaude, ez baitigu eskatuko 3 orduko txangoa baino ez. Hori bai, nahiko maldatsua suertatzen da totalera.
    Argibielako mendatea abiapuntu, Nafarroa eta Aragoi artean. Errepidean piskatxo bat jeitsi eta gr-11 hartu eskubitara, kairn batez markatua. BIdea berehala sartzen da basoan eta gora joko du. Xenda hau oso gogorra iruditu izan zait beti, baina hasieran denez, ez gara ia konturatuko. Punta Abizondok eta Ezkaurrek markatzen duten tartera iritsiko gara, Espelunga gure atzekaldean dugularik.
    Diagonal famatua gure aurrean jada. Elur edo izotz ezean, erraza da. Patxadaz ekin alta. Goiko terrazan gaudela, ezkerretara jotzen du bideak, diagonalean egin dugun norabidea errekuperatuz. Sima izugarriak daude inguruan, harriak bota eta segunduak itxaroteko parekoak. Harritzar pasoak igaro eta kortera hurbiltzea besterik ez. Zilindroa ez dago amildegian bertan, baina bertara hurbiltzea gomendatzen dizuet, han hamaiketakoa hartzeko. Espelunga gure aurrean. Hegoaldera begiratuz desafio moduan planteatzen dizuet Rigloseko paretak topatzea, harrigarria badirudi ere ikusten baitira. Hori bai, hego haize egun batean.

  • account_circle

    mou·k bidalia 2013·ko Abuztuaren 2·an - 10:35etan·an

    kaixo mendizaleok.
    Aurreko asteazkenean, San Inazio egunean hain zuzen, izan nintzen bertan. Eguraldi beroa aurreikusten zen, sargoria, baina, bertan sentzazioa ipar haizeakin oso ona zen. Igoera Argibiela mendatetik ez dauka misterio handirik, arrasto txuri gorriak segi bide polit bezain gogor batean Abizondoko leporaino, baso eder eta zoragarri batean. Ondoren basoa amaitzen da eta zeru irekian maldarik gogorrena harri artean tontorreraino, baina berezi du bertan ikusten den paisaia. Mendatetik 100 minututan egin daiteke, baina pazientziaz egin denbora osoan igoera gogorra baita.
    Ondo izan Aio

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi