Skip to main content

Gran Facha mendia

inaxio·k

2005/06/09 - 22:18

Tontorra ipar-mendebaldetik ikusita | ©Jose (20070714)
Altuera
3.005 m
Beste izenak
Faxa · Grande Fache · Cúspide de Bachimaña
Zerrenda
Abiapuntuak
Wallon · Respumoso · Panticosa

3000 metroak nahikoa justu harrapatzen dituen mendia da Gran Facha eta ez da, beharbada, inguruan dituen Infierno, Balaitus eta Vignemaleko multzoen aldean gehiegi nabarmenduko, baina bista ederrak ditu horien gain eta itxura polita duen mendia da, piramide zorrotza ematen du. Igoerabide arruntena Facha ko lepotik abiatzen den iparraldeko ertza da. Ez du aparteko zailtasunik elurrik izan ezean. Elurra denean ertz hori ikusgarri gelditzen da oso (ikus argazkiak), jendearen aztarnek mailakatuta uzten badute ere ezker-eskubi erakusten dituen aldapak zirraragarriak gerta daitezke ertz-ertzetik igotzen edo jaisten ari denarentzat.

Mendialdea*
Gran Facha

Oso gertu (< 1.000 m)

Bat ere ez.

Ibilbideak

Ibilbidea Abiapuntua Gorabehera Nork
Gran Fachako itzulia, Panticosako Bainuetxetik abiatuta Panticosako Bainuetxea 1600 m Jose

Komentarioak

  • account_circle

    BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2007·ko Urtarrilaren 10·an - 12:02etan·an

    Neguan egiten saiatu gara baina Respumoso abendutik maiatzera itxita dago, eta ibilbide osoa egun batean egitea ezinezkoa iruditzen zait!

    Hasiera hasieratik kranpoiak jarri behar izan ditugu, ibai ondoko bide guztian gora izotz plakak egin dira eta.

    Gu bigarren presaraino besterik ez gara heldu. Argazkikoen moduan presaren hormatik oinez ezin zen ibili!!

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

Bat ere ez.

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi