Altuera:1.027 m
Zerrenda:EHMK
Abiapuntuak:
- Urkiaga
- Urepele. (NB.)
Lurraldea:Nafarroa
Adi erraldoiaren itzalpean, mendi ahantzi samarra dugu Isterbegi. Bere apalatasunean ere, muino belartsu honek badu bere xarma. Gailurretik gozatuko ditugun paisaia ere arras ederra da. Mendi honen izenari dagokionez, M. Belaskok bere hiztegi topominikoan dio Isterbegi = Izterbegi "Etsai, arerio" adiera ez dela onargarria, eta "hegi" edo are "begi" hitzetatik askoz ere hurbilago ikusten du.
Xalbadorren txabola
Kaixo mendizaleok.
Mendi eder honetatik Urepel aldera dagoen lepora jeitsiz gero, pista bat (asfaltatua) topatzen da. Pareko gaina Patarramuño izenekoaren magalean dago Xalbadorren txabola, hesituta dagoen belardi handi batetan dotore kokatuta. Lepotik 10 minututara iristen da, belardira langa bat pasatuz sartu eta belarrezko pista bati jarraituz. Paraje zoragarria benetan.
Is
Isterbegiko lepotik Isterbegira 20 minutu. Isterbegitik Isterbegiko lepora 15 minutu. Isterbegiko lepotik Adira 55 minutu. Aditik Isterbegiko lepora 35 minutu. Isterbegiko lepoa Isterbegi eta Adi artean dagoena da. Urepeletik igota asfaltoa dago Nafarroa Garaiaren eta Beherearen mugaraino: 1 km gehiago pista onetik Isterbegiko leporaino. Goiko argazkian dagoena da Isterbegiko lepoa.
Jon