Larratza Arrigorrieta mendikatetik mendirik ikusgarriena dugu. Hurbileko Kañadaxiloa edo Puntabarrena ez bezala, harritsua eta zorrotza da, eta gailur ezin airosoagoa dauka.
Ez dakit bisita gehiegi jasotzen duen, hurbileko 2000koek mendizale gehienen arreta hartzen baitute. Dena den, merezi du mendi eder honetara bisita bat egitea, ibilbide gogorra eta luzea izan arren.
Txangorik interesgarrienetako bat Urzainki eta Izabaren arteko bidean hasten da (SL NA77). Punturik altuenean, kainez markaturiko bidexka bat hasten da Aizarituko harratera abiatzen dena. Handik aurrera gandorrean gora eginen dugu, malda latzei aurre eginez. Saria gailur airosoan jasoko dugu.
Beheraxeago, Ardibidepikua ikusiko dugu. Bertako errepikagailura daraman pista Nafarroako maldatsuena omen da. Bi gailurren artekoa egin daiteke, baina kontuz ibili behar da, gandorra batzuetan zorroztu egiten baita... eta sasiek erabat oztopatzen baitute zeharkaldia.
Oso gertu (< 1.000 m)
Bat ere ez.
Ibilbideak
Ibilbidea | Abiapuntua | Gorabehera | Nork |
---|---|---|---|
Izaba .. Larratza ZURIAIN | Izaba | BatenBat |
Komentariorik ez..
Mapako edukiak aukeratu
Edukia erantsi
Zer erantsi nahi duzu?
Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.
Near targets
Bat ere ez.
Waypoints
/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig