Skip to main content

Larregoiko mendia

inaxio·k

2005/06/09 - 22:18

Tontorra ekialdetik
©inaxio (20040320)
Altuera
1.014 m
Zerrenda
Abiapuntuak
San Martin · Urbasa · Zudairi
Lurraldea

Mendia baino Urbasako goi-lautadak hegoaldean harrotzen duen ertzaren mutur bat besterik ez da Larregoiko, gainontzeko larreen segidan dagoen beste puska bat, izenak dioen bezala. Aitzakia polita da ordea inguru hori ezagutzeko, izan ere ez dago bestela inguru horretara ekarriko gaituen beste \'mendirik\'. Tontorraren inguruak larre soilak dira, baina baso eremu zabala zeharkatu beharra dago Urbasako errepidetik etortzeko. Artzantza bizi-bizi dagoen lurraldea da eta ez da zaila jardun horren aztarnak aurkitzea: bordak, hesiak, itxiturak...
Larregoikok jasotzen duen ertz hau kilometro askotan luzatzen da ekialdera nahiz mendebaldera, gora-behera askorekin, batzutan apalago eta bestetan harroago. Urrutira gabe, Urbasa zeharkatzen duen errepidearen beste aldean, ertz honek sekulako altuera hartzen du Urederraren iturburuaren gainean eta jende asko izaten da bertan bisitari, goi aldeko amildegietan (mendatean autoa utzita) nahiz behe aldeko erreka bazterretan (Bakedanotik abiatuta), karaitzak iragazitako ur berdeen lilurak erakarrita. Larregoikora egindako txangoa osatzeko aukera polita da.

Mendialdea*
Urbasa

Oso gertu (< 1.000 m)

LARRAGOIKO 1 mendebal eraztun-tumulua (7 m.) · LARRAGOIKO 2 ekialde eraztun-tumulua (166 m.) · KARKINSORO tumulua (934 m.) ·

Ibilbideak

Ibilbidea Abiapuntua Gorabehera Nork
San Martin .. Larregoiko San Martin BatenBat

Komentarioak

  • account_circle

    mou·k bidalia 2006·ko Maiatzaren 2·an - 13:28etan·an

    Kaixo mendizaleok.
    Aurrekoan Larregoiko mendian izan nintzen eta jakin ezazue bertara joateko pista bat egin dutela ondoan antena bat daghoelako. Tontorrean paisaia ikusgarria da, baina, bertara joatea pistatik ez daka xarmarik. bi ordutan joan-etorri daiteke eta gora-beherra gutxikoa, ia laua da.
    Beste abiapuntua San Martin-dik egin daiteke eta hemen aldapa gogorragoa igo behar da.

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

LARRAGOIKO 1 mendebal eraztun-tumulua (7 m.) · LARRAGOIKO 2 ekialde eraztun-tumulua (166 m.) · KARKINSORO tumulua (934 m.) ·

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi