Larrogain

inaxio-k sortua, 2005, ekaina 9 - 22:18
Garaiera 1279 m
Mendialdea Labia
Kokapena ED50 30T X.629920, Y.4751565
WGS84 42.903771 N, -1.409851 E.
Abiapuntuak Aintzioa, Ardaitz, Urdirotz.
Gertu Aintzioako haitzak / Korroskari mendia, Aramaia mendia, San Martin eliza, Urdirotz herria, ARGIBEL trikuharria, Urdirotz garaia.
Lurraldeak Nafarroa.
Kategoriak EHMK.
images
Larrogain
Ekialdeko isurialdea ©inaxio

Mendi polita da, arkaiztsua eta ezpelaz josia. Ez saiatu, esaterako, Urdirotz aldeko gandorretik igotzen, ordu batzuk eman beharko baitituzue ezpelarekin borrokan. Bi gainen arteko lepotik Urdirotzera jaisten den xenda ere nahiko eskasa da. Egokiagoak dirudite beste bi aukerek, baina hori bai, kontuz ibili ezpel artean galdu gabe.

Irudiak

***

***

****

****

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

****

**

Bide erraza 2012an

Literatura luzea daukate Aintzioako haitzak eta Larrogainek bertara iristeko zailtasuna dela eta, baina 2012an ez dago halakorik, batzuen lanari esker, noski, ingurua lehen bezain basatia da eta. Gaur egun, bidea guztiz markatuta dago, ezpela jaun eta jabe izan arren, batzuetan bide zabala aurki dezakegu, eta ezpel ugariak ia ezina egiten du, normalean, bidea galtzea. Badaude, ordea, momentuak despistea ekar dezaketenak, baina ez da aparteko gauzarik. Adi joan behar da denbora guztian, hori bai, baina erraz hel daiteke tontorrera.

Aintzioako Haitzak

Aupa, Zuriain:

Animatuko zinateke hurrengo baterako utzi zenuen Aintzioako igoera egin eta esplikatzen? Aintzioako Haitz handira joan nahi nuke, baina, Inaxiok iragarri bezala bidean larrua utzi dudalako, itzultzean ospitalera joan beharrik izan gabe. Eskerrik asko Larrogaingo azalpenakatik, nolanahi ere. Jon

Ni ibilia naiz Aintzioako

Ni ibilia naiz Aintzioako gainetan, baina egindako bidearen arrastoa ez da erakusteko modukoa. Bada Wikiloc-en hainbat proposamen nahiko egokiak ematen dutenak:

http://eu.wikiloc.com/wikiloc/view.do?id=777702
http://eu.wikiloc.com/wikiloc/view.do?id=478043
http://eu.wikiloc.com/wikiloc/view.do?id=620947

Lehenengoak bereziki itxura egokia du, izan ere Iparraldeko isurialdetik igotzen da Aintzioako gain nagusira (ni ere hala heldu nintzen, nahiz eta bide bera ez jarraitu), eta besteetan buzoia dagoen lekurako bidea ikusten da. Ez dago biderik bi puntu horien artean, infernua baino: ezpela eta karaitzezko labirinto itzela. Ez dizut gomendatzen GPSrik gabe joatea, ezpelak ez baitizu ikusten uzten non zauden.

Kaixo Jon. Aspaldi da

Kaixo Jon. Aspaldi da Aintzioara joan nintzenetik, eta ez naiz gehiegi oroitzen egindako bideaz. Larrogain eta Aintzioa arteko lepoan harri pila batzuk aurkitu nituen eta margo urdinak zuhaitzetatik eskegitako zintak jarraitu nituen. Okerrena lepoa aldean dago, gero ez da hainbesterako -ikusi orrialdeko argazkiak- Baina benetako gailurra ez dago hor, Iñaxioren argazkietan argi azaltzen da kairn hori... eta horretarako ezin dut laguntzarik eman...

Larrogain Aintzioatik

Urdirotz aldeko igoera egin genuen orain urte batzuk eta gailurrera iristea lortu bagenuen ere zailtasun handiak aurkitu genituen. Hala bada, oraingoan Aintzioa aldetik saiatzea erabaki genuen. Aurkituz gero, bidea zoragarria da. Hori bai, aurkitu ezean infernua ziurtaturik dago. Gakoa Mendigilgo belardietara iristea da. Horretarako Aintzioatik aterako gara pista zabal batetik, hasieran ekialderantz eta berehala hegoalderantz. Ia ez gara igoko zati horretan. Gure ezkerretara kairn txiki batzuek jarraitzeko bidea erakutsiko digute: pista utzi eta belar artean ia antzematen ez den bide bat da, hego-ekialdeko norabidean. Bide horrek eta aurkituko ditugun kairnek Mendigilgo belardietara eramanen gaituzte. Belardia ezker aldetik (hego-ekialdetik) ixten duten ezpelen artean sarrera bilatu behar dugu (kairnak). Handik aurrera ezpel erraldoien arteko tunela jarraitzea besterik ez dugu izanen, zuzenean eta inolako zailtasunik gabe gailurrean jarriko gaituena. Bide erdian, ezkerretara, Urdirotzetik igotzen den bidea ikusi genuen, nahiko egoera onean, baina ezin erran nola dagoen beherago. Halaber, Aintzioko harkaitzetara (Korroskarri) igotzeko biderik ez genuen ikusi. Beste egunen batean, agian ;)

Aintzioa eta Larrogainen arteko lepora iritsi ginen, Egin behar izan genuen bidea ikusita ez genuen jarraitzeko gogo handiegirik. Urdirotzetik igotzeko zailtasun handiak daude. Bidea ez dago batere garbi eta bi ordu egin genituen leporaino iristeko. Hemen, aurrera jarraitzeko bidea aurkitzen, denbora dezente pasa genuen. Lortu genuen gure helburua, eta Olondritzeraino iristea lortu genuen.