Oindi mendia

inaxio·k

2005/06/09 - 22:18

Azken aldapa suebakian gora
Azken aldapa suebakian gora
©inaxio (20031129)
4286 klik
Altuera:548 m
Beste izenak: Onyi
Zerrenda:EHMK
Abiapuntuak:
  • Andoain
  • Hernani
  • Urnieta
  • Xoxoka
Lurraldea:Gipuzkoa

Pinudiak hartuta dago gehien gehienean, baina ikuspegi zabala du tontorretik Hernani aldera. Tontorra bi muinotan banatuta dago, bata ekialdekoa (548 m), harritsua, hiru buzoirekin eta mendebaldekoa bestea (547 m), otez josia bestea, harrizko oroigarri batekin.

Historiaurreko hainbat aztarnategi aurki daiteke bere inguruan. Aipamen berezia merezi du Mulisko Gaña izenekoak, izan ere oso eremu txikian bildutako hainbat monumentuz osatutako multzo ikusgarria osatzen du. Mulisko Gañera heltzeko bide aproposena Bisisarobe aldetik abiatzen da, pinudian barrena doan pista zabal bat, Oindiko suebaki nagusiko aldaparen hasieran eskubi aldetik bereizten dena.

Ibilbidea luzatzeko Aballarri aldera jo dezakezue, Adarraraino nahi izanez gero. Adarrara jotzeko bezala, Urnieta aldeko Besabi edo Besadegi sagardotegia da abiapunturik erabiliena.

Komentariorik ez..

Near targets

ONDDI zista (61 m.ra) · MULISKO GAINA harrespila (583 m.ra) · MULISKO GAINA zutarria (585 m.ra) · MULISKO GAINA zista (589 m.ra) · POZONTARRIko Lepoa trikuharria (842 m.ra) · SARASKORRI trikuharria (930 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints

1·tik 56·ra, 56 guztira