Skip to main content

Pagogan mendia

inaxio·k

2005/06/09 - 22:18

Tontorra | ©Enezubi (20210620)
Altuera
1.029 m
Beste izenak
Palogan
Zerrenda
Abiapuntuak
Okia · Gasteiz mt. · Uribarri Nagusi
Lurraldea

Bi isurialde desberdinetan banatzen da Pagogan mendia: iparraldeko isurialdea Gasteiz aldeko lautadara jaisten da pagadiak estalitako bizkar luzetan behera eta hegoaldekoa, berriz, Trebiñoko goi-lautadara jaisten da emeki, aldapa handirik gabe, sakabanatutako arte eta ipuruz atondutako larreetan behera. Ingurua garbia da eta ibilbideak noranahi luzatzeko aukera ugari eskaintzen du. Tontorrean erpin geodesikoa eta perretxikoaren itxurako buzoia.
Bada ekialdean, urrutira gabe (Km 1), beste muino bat honek baino metro batzuk gehiago dituena (x532591, y4735417, 1044 m.) eta katalogoan aipatzen ez dena. Mendizaleon joera ezagututa, harek tontor aproposagoa ematen du, baina Pagoganekoa da zerrendan gelditu dena. Beste gain honetan buzoi bat dago, "San Cristobal" izenaz izendatzen duena. Erraza eta polita da nolanahi bien arteko bidea eta ibilbidea osatzeko egoki gelditzen da.

Mendialdea*
Gasteiz mendiak

Oso gertu (< 1.000 m)

Bat ere ez.

Ibilbideak

Ibilbidea Abiapuntua Gorabehera Nork
monasterioguren .. Pagogan monasterioguren BatenBat

Komentarioak

  • account_circle

    BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2004·ko Irailaren 17·an - 09:37etan·an

    Uribarri Nagusitik Okiara doan errepidean gora eginez (km. pare bat edo) mendatera heldu baino km. bat lehenago, eskoinaldean zabalune bat dago. Hortxe utz dezakezue autoa. Hortxe bertan hasten da pista bat, leun-leun gora eginez, pagadian zehar eta lautada aldetik mendian barrena sartu eta tontorretik hurbil dagoen lepo batera helduko gara. Pista horrek apur bat ezkerraldera ematen du buelta eta erreka bat (kanalizatuta) zeharkatzen du. Pista gorantz egiten du ia beti, behera egiten badu oso gutxi da.

    Beste aukera bi Okia mendatetik edo herritik. Herritik abiatuz gero, eskoinetara ikusiko dugu muino biren arteko lepo bat. Horra heldu eta bizkarretik garbi-garbi, lehenengo San Cristobal eta geroxeago lehenago aipatutako lepotik Pagogan aurrerago. Kontuz! San Cristobalen ez dago txartel-kutxarik, ez ezer, baina, antza, Pagogan baino altutxuagoa da.

  • account_circle

    mou·k bidalia 2010·ko Uztailaren 20·an - 10:58etan·an

    Kaixo mendizaleok.
    Jakin gura nikek ea Oikia herritik Sasetaraino berebilez joateko errepidea dagoen ala ez eta nola dagoen berebilez pasatzeko.
    Liburu batzuetan badagoela irakurri det eta beste batzuetan ez du horrelakorik jartzen eta mapetan ez da ageri.
    Norbaitek baleki eskertuko nikek.
    Ondo izan.AIO.

  • account_circle

    JAG·k bidalia 2010·ko Uztailaren 20·an - 23:57etan·an

    Sasetatik Oikiarantz egin genuenean, orain bost bat urte, ez zegoen errepiderik, ezta pista edo gurdibiderik ere. Oinbide zabal samarra bakarrik. Jon

  • account_circle

    mou·k bidalia 2010·ko Uztailaren 26·an - 11:04etan·an

    Kaixo Jon.
    Lehenik eta behin, eskerrik asko erantzuteagatik.
    Bestalde, Asier Agirresaroberen "paseos por los montes de Euskal Herria" liburuan bertako ibilbide batean, Okina- Saseta arteko errepidea egiten ari zirela ipintzen zuen (liburuan 2002. urtekoa da) eta jakin nahi nuen norbaitek bertan izan al den edo pasa den eta nola dagoen.
    Ondo izan.

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

Bat ere ez.

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi