Skip to main content

Sañoa mendia

inaxio·k

2005/06/09 - 22:18

Arauntza tontorra ekialdetik | ©inaxio (20040118)
Altuera
613 m
Beste izenak
Sañu
Zerrenda
Abiapuntuak
Azpeitia
Lurraldea

Etumeta aldetik hasi eta Arauntzaraino luzatzen den bizkar luzeko gain altuena da Sañoarena, baina gorabehera gutxiko gandor zabala da eta erraz zeharkatu daiteke dena, batzuetan pinudian eta bestetan larrean barrena. Tontorra bera baino leku aproposagoa da ordea Arauntzarena, metro bakar batzuk beherago ekialdeko muturrean, buzoi eta guzti, ikuspegi zabala eskaintzen baitu Azpeitia eta Izarraitzen gainean. Ohiko igoerabidea Azpetitik abiatzen bada ere, bada beste zenbait aukera, Lasao aldetik esaterako, pinudian barrena, edo Etumeta aldetik, hegi luzearen bizkarrari jarraituz.
Ibilbidea luzatzeko urrutitxo gelditzen dira zerrendako inguruko mendiak, baina sasoi onean egonez gero, Lasaotik abiatu eta Sañoara igo ondoren, Etumetara joan eta Santangrazi harrapatu daiteke, Aizarnara jaitsi gero eta Ertxiña igo, 5/6 orduren buruan Lasaora itzultzeko.

Mendialdea*
Ernio

Oso gertu (< 1.000 m)

Bat ere ez.

Ibilbideak

Komentarioak

  • Avatar

    inaxio·k bidalia 2006·ko Uztailaren 9·an - 17:14etan·an

    Euskal Herriko Mendien Katalogoan, 2006-1ko argitalpenean egindako zuzenketa:
    "<cite>Ahoz -oa>-u egiten bada ere, ez da hala idatzi behar (Ondarroa>*Ondarru, Bedaroa>*Bedaru...), nahiz eta hizkeraren fenomeno hedatu samarra izan, eskualde honetan nahiko aldaketa berria delako. Halaxe erakusten du dokumentazioak eta izena bere osoan jasotzea da zuzenena. Aunque oralmente se haga el cambio -oa>-u, no debe escribirse de ese modo (Ondarroa>*Ondarru, Bedaroa>*Bedaru...) pues, aunque es un fenómeno bastante extendido en el habla, es un cambio bastante moderno en esta zona. Así lo demuestra la documentación y lo más apropiado es normalizar el nombre completo.</cite>"

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

Bat ere ez.

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi