Ugarra
Mendi apala da Ugarra, eta mendizaleen urratu handirik ez dauka bere bizkarretan, baina baditu bere berezitasunak. Bere HEan zabaltzen den goi-bailara da horietako bat, artadiak estalitako mendiz inguratua eta gari-soro zabalek betetzen duten ordoki zabala. San Esteban ermita da bestea, bailara zainduz muino baten gainean gailentzen den ermita zaharra. Aldamenean duen abeltegi itsusi batek zatartzen du ikuspegia, baina hari bizkarra emanez gero oso paisaia polita osatzen du bere inguruarekin. Napal aldetik abiatuz gero bidean topatuko duzue.
Lotutako orriak
[track] Ugarra Napal herritik abiatuta,
[ibilbide] Ugarra eta Zabaltzako Mugako gaina Naparitik,
|
|