Skip to main content

Ukua mendia

inaxio·k

2005/06/09 - 22:18

Txartelontzia | ©zuriain (2008-04-29)
Altuera
1.061 m
Beste izenak
Peña Uroa
Zerrenda
Abiapuntuak
Artzi · Espotz · Nagore · Zuntzarren
Lurraldea

Gandorraren ertza doi-doi ageri da basoaren gainean iparraldeko isurialdean. Ez dirudi mendizaleen arreta gehiegi erakartzen duenik, ez da nabari behintzat arrasto nabarmenik tontorraren bila. Tontorrean ezpela da nagusi lapiaz hautsiaren gainean eta arreta jarri beharra dago tontorra aurkitzeko, nahiko eremu laua baita. Handik Elkeren ikuspegi polita ezagutu daiteke. Larrogain eta Aintzioaren soslai bihurria ere ikusgarria da, zeharka ikusita ere, iparraldean, mendi kate berean.

Mendialdea*
Labia

Oso gertu (< 1.000 m)

Bat ere ez.

Ibilbideak

Komentarioak

  • Avatar

    inaxio·k bidalia 2007·ko Apirilaren 7·an - 22:10etan·an

    Euskal Herriko Mendien Katalogoaren 2007 argitalpenean:
    "Mendi honen izena, bai dokumentazioan eta bai hangoen ahozko erabileran, Ukua da.
    El nombre de este monte, tanto en el uso hablado local como en la documentación es Ukua."

  • account_circle

    negubat·k bidalia 2008·ko Maiatzaren 3·an - 07:51etan·an

    Ni Lizoaingoa naiz ta aranan Ukua deitzen diote mendi oni.

  • Avatar

    zuriain·k bidalia 2008·ko Apirilaren 29·an - 17:42etan·an

    Ukuatik ekialdera, badago Arbasamendi izeneko mendi bat, 948m altuerakoa. Ederki ikusten da Espotz herrixkako pistatik. Mendiak itxura ederra dauka eta ez da zaila igotzeko... behar den tokitik joanez gero. Espotzetik hegoalderantz pista bat abiatzen da, Ukuara bidean. Berehala (herritik berrehun bat metrora)bitan banatzen da. Ezkerrekoa hartuko dugu, eta Ukuaren oinetatik joanen gara, altuera galduz gehienbat. Ukua eta Arbasamendiren arteko lepoa ikusiko dugu gure eskuinera. Handik suteen kontrako erreten bat jaitsi eta gure pistatik bat egiten du. Erretenetik igoko gara, hasieran leporaino eta gero Arbasamendiko gailur airosoraino. Ez saiatu Ukuatik zuzenean Arbasamendira joaten, erretena gora-behera gainaldea oso zikin baitago. Nik behintzat larrua utzi nuen bertan.

  • account_circle

    JAG·k bidalia 2012·ko Azaroaren 9·an - 18:33etan·an

    Lehengoan saiatu nintzen Ukuara Espoztik joaten. Ez nuen lortu. Bidegurutze horretan aurrera (eskuinetik) jarraitu nuen eta gero ezkerretara igo leporaino. Tontorra bertan ikusten zen baina ez zegoen jarraitzerik. Gero atzera eta zuk diozun ezkerreko bidetik alturera galtzen. Baina ez nuen ikusi ez suaren kontrako erretenik ez biderik ez zidorrik ezta ezer ere, ez bazen ganaduak (edo zizazaleek?)zapaldutako sasibide batzuk, asko jota ehun bat metrora amaitzen zirenak. Jon

  • account_circle

    JAG·k bidalia 2012·ko Azaroaren 17·an - 23:59etan·an

    Oraingoan bai. Espoztik hegoaldera, pista zabala hartu eta bidegurutzean aurrera eskuineko pista zabaletik eta gero ezkerrera, edo bestela erdikotik (pista ere ez dena): leku berera heltzen da. Jarraitu hegoaldera pista zabaletik eta ezkerretik aurrera igotzen den lehen pistatik (belarrezkoa) ez sartu, aurrerago baizik (harri piloak ere badaude aurrerago). Ni lehenagokotik sartu nintzen eta oihan estiloko baso sastrakatsu sarri-sarri batetik egin behar izan nuen 100 bat metro (praka luzeak eta zira txanoduna jantzita: eskerrak, larrua bertan uzteko ere!). Gora heldutakoan ezkerrera berehala dago tontorra, berehala. Jon

  • Avatar

    zuriain·k bidalia 2012·ko Azaroaren 25·an - 19:03etan·an

    Kaixo, Jag. Sentitzen dut zure mezua ikusi ez izana. Uste dut gaizki ulertu zenuela nire lehen mezua. Hura Arbasamendira joateko mezua zen, batez ere Ukua-Arbasamendi zeharkaldia zuzenean ez egiteko, biderik ez baitzegoen.
    Pozten nau Azkenean Ukuara iritsi zinela ikusteak. Segi bizkor!

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

Bat ere ez.

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi