Skip to main content

Auza mendia

inaxio·k

2005/06/09 - 22:18

HEko bizkarretik | ©inaxio (20070916)
Altuera
1.305 m
Beste izenak
Autza
Zerrenda
Abiapuntuak
Banka · Erratzu · Izpegi
Lurraldea

Baztango mendi handia da Auza, inguruko beste guztiak baino puska bat handiagoa. Bere altuerak paregabeko ikusmira eskaintzen du Baztan eta Nafarroa Beherearen gain ez ezik baita inguruetako mendien gain ere. Igoera luzea du behetik abiatuz gero, baina aparteko zailtasunik gabea. Izpegiko bidea da, halere, erabiliena eta laburrena. Gain aldea nahiko soila da, larrea eta arlosa gorriak nagusi dira. Bere inguruetan ordea bada zer ikusia. Xorroxingo urjauzia esaterako Gorostapalo aldean, edo Iñarbegi aldeko historiaurreko monumentuak.

Oso gertu (< 1.000 m)

HARRIGORRIKO LEPOA harrespila (476 m.) · ZAKANEKO ARGAINA 1 ipar tumulua (697 m.) · ZAKANEKO ARGAINA 2 hego tumulua (806 m.) ·

Ibilbideak

Ibilbidea Abiapuntua Gorabehera Nork
Auza Baigorritik Baigorri 1450 m ietxaburu
Auza, Iñarbegi auzoa ezagutuz Erratzu 1425 m ietxaburu
Auza Izpegiko mendatetik Izpegi mt. 650 m inaxio

Komentarioak

  • account_circle

    Inaki·k bidalia 2001·ko Azaroaren 16·an - 18:53etan·an

    Oso mendi polita, normalean eguraldi txarrakin bisita egin diot. Edozein bidetik pena merezi du. Baigorritik "integrala" 1200/1300m desnibela du...
    Erratzuko zelaiak benetan berde izugarriak dira.

  • Avatar

    inaxio·k bidalia 2003·ko Uztailaren 17·an - 20:44etan·an

    Joxemiel Barandiaranen _Diccionario Ilustrado de Mitología Vasca_ liburutik:

    AUZA.- Es una montaña de la región de Baigorri, en los confines de Errazu. Allí existe una caverna, en la cual, según es fama, hau un depósito de oro. Cerca de éste aparecen una gran serpiente y un macho cabrío.
    Cuéntase que un sacerdote de la casa Marttiene de ALdudes fue allí varias veces y veía el oro, la serpiente y el macho cabrío.
    Situado en la entrada del antro leía sus oraciones a fin de ahuyentar a ambos genios de figura animal.
    La fuerza de las oraciones enflaquecía y adelgazaba la serpiente como una hebra fina; pero no lograba arrojarla de allí.
    Intentó recoger el oro llevando en su pecho una hostia consagrada; pero al tratar de tocar el depósito, la serpiente crecía amenazante. El sacerdote salió sin lograr su propósito. Allí dentro oyó esta voz: \"gracias a lo que llevas en el pecho; si no, hubieras quedado aquí\".
    Después de aquello es corriente oír entre los habitantes de la región estas palabras: \"Auza, han baduk gauza; baina neok ezin ar\" (en Auza hay cosas, pero nadie puede tomarlas\".

  • account_circle

    BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2003·ko Azaroaren 12·an - 20:58etan·an

    Auzara igotzeko beste bide eder bat ere bada eta hau da denetan errexena. Xorroxin urjauziaren aldamenetik igaroaz, garai batean erratzu eta iñarbegi(erratzuren auzo bat) lotzen zituen bidetik joanez, hain zuzen. Bertatik joanez , iñarbegiko gailurraren magalean aintzinako trikuharri bat ikusteko parada ere eskeintzen du. Honen ostean aintzina baztango losa famatua lortzen zen harrobitik igaroaz maza deituriko gailurrera eta honen ostean auzako tontorrera. Benetan paisaia ederrez eta zelai berdeez gozatzeko aukera bikaina da.

  • account_circle

    MIKEL·k bidalia 2004·ko Abuztuaren 31·an - 18:54etan·an

    Adi eta Saioarekin batera. Izpegitik basoan sartzen den bidea jarraitu eta ordu baten buruan belardietara iritsiko gara. Azken aldapa gogorra da baina goiko bistek konponduko dute dena. Totalera 3 ordu eta erdi.
    Baldintza bakarra: udazkeneko hego haizeko egunean joan.

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

HARRIGORRIKO LEPOA harrespila (476 m.) · ZAKANEKO ARGAINA 1 ipar tumulua (697 m.) · ZAKANEKO ARGAINA 2 hego tumulua (806 m.) ·

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi