Skip to main content

Trikuharrien Bidea ibilbidea

Jose·k

2004/01/25 - 00:00

Abiapuntua
Kortazar
Zailtasuna
Erraza
Igoera metatua
200 m
Eskema
Kortazar - Iruia - Pagobedeinkatu - Irukurutzeta
Luzera
9.00 km
Iraupena
4 ordu
Lurraldea

Kortazarko (Karakate) aparkalekutik habiatu eta tontor hau Irukurutzetarekin batzen duen gandorra jarraitzen duen bidea da inguru hauetako ibilbiderik erabiliena. 4,5 kilometro luze da, eta PR-Gi 109 ibilbide labur bezala izendatua izan da orain dela gutxi. Marka txuri-horiak jarri dira nonahi bixitaria gida dezaten. Deba Behea eskualdeko Udaletxeetan eskura daiteke ibilbide hau azaltzen duen liburuxka.

Aldapa gutxiko ibilbidea da, eta larre, garosail, pinudi eta pagadiak zeharkatzen ditu. PR ibilbideak bazterrean uzten baditu ere, Kortazar eta Irukurutzeta artean badira aipagarriak diren bi tontor: Atxolin (864 m.) eta Kurutzebakar (895 m.).

Bide ondoan ez dago iturririk. Badira zenbait iturri bidetik gertu daudenak, Mandaskakoa esaterako, baina ez daude adierazita eta ezagutu ezean zaila da hauek aurkitzea.

Gandor honetan historiaurreko aztarna ugari dago, trikuharriak eta tumuluak batez ere. Zenbait bide ondoan-ondoan daude, eta besteak ez oso urruti ere. Gizaburua, Iruia, Atxolin, Atxolin Txiki, Aizkoin, Pagobedeinkatu, Nahasiko Goena, Kurutzebakar, Arribirilleta eta Irukurutzeta dira beraien izenak. Aita Barandiaranek “Trikuharrien Bidea” deitzen zion ibilbide honi.

Bidean ikusi beharrekoak

Komentariorik ez..

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi